euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Berrogeita hamar bat umek hartu zuten parte Mar del Platako Denak Bat euskal etxeko Txiki Eguneko jaian

2011/09/12

Mar del Platako Denak Bat-ek Txiki Eguna ospatu zuen abuztuaren 26an (argazkia EE)
Mar del Platako Denak Bat-ek Txiki Eguna ospatu zuen abuztuaren 26an (argazkia EE)

PUBLIZITATEA

Oso gustukoa dute umeek data hau. Izan ere beren eguna da eta opariak jasotzeaz gain haiei begirako hamaika ekintza burutzen dira Argentina osoko herri eta erakunde askotan. Eta euskaldunak ez dira mugimendu honetatik kanpo geratu. Azken urte hauetan, eta EuskalKultura.com-en islatu ohi dugun bezala, euskal etxeek ere antolatzen dituzte txikientzako ekitaldiak egun berezi hau keinu euskaldun batekin ospatze aldera. Jolasak, herri kirolak, euskal dantzak, abestiak eta askari gozoak. Proposamen hauek eta beste batzuek bete zuten Denak Bat-ek joan den abuztuaren 26an antolatutako Ume Eguneko jaiaren egitaraua.

Mar del Plata, Argentina. Egun osoko programa antolatu zuten Mar del Platako Denak Bat-eko kideek joan den abuztuaren 26an 'Txiki Eguna' ospatzeko. Deialdiak oso erantzun ona izan zuen eta 0 eta 13 urte arteko berrogeita hamar bat txiki bertaratu ziren euskal etxera eurei zuzendutako jaiaz disfrutatzeko.

Txiki Eguna Mar del Platan 2011 01

[Jolas eta kirol askotan aritu ziren Mar del Platako umeak, tartean soka-tiran (argazkia EE)]

Etxeko dantza-irakasle diren Maria Luz Vicente, Andoni Iriberri, Nerea Balzola, Itziar Gorostegui eta Lucia Martinez Irazoqui-ren eskutik, elkarteko dantzari txiki, ertain eta kide nagusien seme-alabek, taldetan banatuta, lasterketak, soka-tira eta altxor bilaketa egin zituzten. Arte txoko bat ere muntatu zuten Denak Bat-ekoek txikienentzat. Jolastu eta kirola egin ondoren, askari gozo gozoa eskaini zitzaien umeei. Guraso, aiton-amona eta irakasleek lagundu zituzten neskatxo eta mutikoak egun osoan. Agur esateko, dantza irakasleek oroigarriak oparitu zituzten.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia