euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bernardo Atxagaren 'Zazpi etxe Frantzian' liburua frantsesez argitaratu du Christian Bourgois etxeak

2011/05/12

'Zazpi etxe Frantzian' liburuaren frantsez edizioaren azala eta Bernardo Atxaga egilea
'Zazpi etxe Frantzian' liburuaren frantsez edizioaren azala eta Bernardo Atxaga egilea

PUBLIZITATEA

Bernardo Atxaga euskal idazlearen azken lana, 'Zazpi etxe Frantzian' eleberria, apurka apurka nazioarteko ibilbide polita egiten ari da eta hil honen hasieran frantsez edizioa aurkeztu du Christian Bourgois argitaletxeak. Edizio honekin Atxagaren azken lana sei hizkuntzatan irakur daiteke jada: jatorrizko euskaraz, gaztelaniaz, galegoz, katalaneraz, portugaleraz eta orain frantsesez. Edizio ingelesa ere aurki izango omen da kalean.

Donostia-San Sebastián. Hil honen hasieran argiratara eman dute Frantzian Bernardo Atxagaren azken eleberriaren frantses edizioa, 'Sept maisons en France' izenburuarekin. Christian Bourgois etxeak plazaratu du idazlea asteasuarrak 2009an aurkeztu zuen lanaren azken argitalpen hau eta André Gabastouk egin du itzulpena. Atxagaren webguneak aurreratu duenez ingelesezko edizioa ere kalean izan daiteke aurki.

'Zazpi etxe Frantzian' eleberrian Atxagak umore beltza erabiltzen du istorio tragiko eta gogorraren berri emateko. Liburuak Europako eta Afrikako bazterretara darama irakurlea, XX. mendearen hasieran, Chrysostome Liège izeneko protagonistarekin batera. 1903an Liège Leopoldo errege belgiarraren  "Force Publique" delakoan sartzen da eta afrikar kontinentearen bihotzera daramate. Han bizitakoak jasotzen ditu liburuak.

Bernardo Atxaga izengoitiaren atzean Jose Irazu Garmendia idazlea asteasuarra ezkutatzen da. 1951an jaioa, Irazuk Ekonomi Zientzia ikasketak egin zituen Bilbon eta Filosofia ikasketak Bartzelonan. Poesia, eleberria eta ipuinak jorratu ditu, beti ere euskaraz, eta euskal idazle arrakastatsuena eta ospetsuena da gaur egun. Bere lanek nazioartean ere izan dute oihartzunik, eta hainbat hizkuntzarara itzuliak izan dira. 

Bernardo Atxagaren webgunea, hemen.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia