Hemen zaude: Hasiera Albisteak Bernardo Atxaga "Shadow" Independent Foreign Fiction Prize sariko finalisten artean aukeratu dute

Bernardo Atxaga "Shadow" Independent Foreign Fiction Prize sariko finalisten artean aukeratu dute

2012/04/19

Bernardo Atxagaren "Zazpi etxe Frantzian" eleberriaren ingeles itzulpena Independent Foreign Fiction Prize sarien "Shadow" sail paraleloko sei finalisten artean aukeratu dute. "Shadow" saria atzerriko fikzioari buruzko zazpi literatur blogetako ordezkariek aukeratzen dute. Atxagarekin batera "itzaleko" finalistak Amos Oz, Sjon, Peter Nadas, Umberto Eco eta Matthias Politycki dira. Bi sailetako irabazleen izena maiatzaren 14ean jakinaraziko da.

Donostia-San Sebastian. Bernardo Atxagaren "Zazpi etxe Frantzian" lana Erresuma Batuko "Shadow" Independent Foreign Fiction Prize sariko sei finalisten artean dago, idazlearen webguneak jakitera eman duenez. Eleberriaren ingeleseko itzulpena, Seven Houses in France, sari honetako "itzaleko" epaimahaiak aukeratu du.

Itzaleko epaimahaia literatur blogetako adituek osatzen dute eta sarien sail ofizialaren atal paraleloa da. Epaimahai ofizialak ere aurkeztu du finalisten zerrenda, baina euskal idazlea ez dago horien artean.

"Itzaleko" finalisten artean Bernardo Atxaga, Amos Oz, Sjon, Peter Nadas, Umberto Eco eta Matthias Politycki idazleak daude. Sail bateko zein besteko irabazleen izenak datorren maiatzaren 15ean iragarriko dituzte. Sari ofizialari buruz informazio gehiago eta finalista ofizialen zerrenda, hemen.

-Bernardo Atxagaren webgunea, hemen

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)


bisita