euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bernardo Atxagak bi euskal kultura ikastaro emango ditu Stanford Unibertsitatean datozen asteetan

2010/03/01

Bernardo Atxaga (argazkia EuskalKultura.com)
Bernardo Atxaga (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Martxoaren 29tik hasita, Bernardo Atxagak euskal kultura ikastaro bi emango ditu Estatu Batuetako Stanford Unibertsitate ospetsuan, "Visiting Professor of Basque Culture" gisa, Eusko Ikaskuntzak unibertsitate kaliforniar horrekin karia horretara, euskal kultura landu eta hedatzeko sinatutako hitzarmeneko lehenengo irakaslea izango delarik. Hauek izango dira euskal idazleak emango dituen ikastaroen izenburuak: 'The Hedgedog's Awakening: Euskal Kulturaren itzulera' eta 'Kultura eta Politika aldaketa Euskal Herrian'.

Palo Alto, Estatu Batuak. Martxoaren 29etik ekainaren 9ra Estatu Batuetako unibertsitate prestigiotsuenetarik den Stanford Unibertsitatekom ikasleek Bernardo Atxaga idazle euskaldunak emango dituen bi euskal kultura ikastaro egin ahal izango dituzte. Ez dira hauek bertan ematen diren lehenak, bai ordea Eusko Ikaskuntzak unibertsitate honekin Eusko Ikaskuntza Visiting Professor of Basque Culture programa izenarekin, euskal kultura landu eta hedatzeko sinatutako hitzarmenaren barnean emango diren lehenak. Bi ikastaroen artean, bat graduondokoa da eta beste graduatuaurrekoa.

Euskal Herri osoa eremu hartzen duen euskal erakunde akademikoak zabaldu duenez, graduondoko ikastaroan, Bernardo Atxaga hirurogeiko urteen erdialdean Euskal Herrian gertatu zen eraldatze kultural eta politikoaz arituko da lau pertsona ospetsuren bitartez: Jorge Oteiza, Luis Mitxelena, Gabriel Aresti eta Mikel Laboa, Ez dok amairu taldeko kide gisa. Ikasle oraindik graduatu gabeei emango dien ikastaroari dagokionez, ikastarogileek euskarak izan duen bilakaera ezagutu ahal izango dute Atxagaren ahotik: desagertzera kondenatua ematen zuen hizkuntza izatetik, XX. mendearen erditik aurrera izandako susperraldi garrantzitsura.

-Ikastaroak Stanford Unibertsitate webgunean



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia