Hemen zaude: Hasiera Albisteak Bernardo Atxaga Parisen da, bere literaturaz mintzatu eta mahai inguru batzuetan parte hartzeko

Bernardo Atxaga Parisen da, bere literaturaz mintzatu eta mahai inguru batzuetan parte hartzeko

2012/04/11

Parisen da atzo asteazkena eta gaur osteguna, apirilaren 11 eta 12an, Bernardo Atxaga idazlea, bere obras mintzatu eta zenbait mahai inguru eta ekitaldi literariotan parte hartzeko. Frantses hiriburuan Euskara eta Euskal Kultura irakurle den Argitxu Camus-Etchecopar xiberotarrak EuskalKultura.com-i zehaztu dionez, gaur ostegun iluntzean, 7etan, literatur ekitaldi batean arituko da Cervantes Institutuan eta bihar, berriz, egun odoan Sorbonne Nouvelle Unibertsitatean, Galizia eta Kataluniako beste literaturgile batzuekin batera.

Paris, Frantzia. Atxaga gaur heldu da Parisera eta gaurtik hasita bi egunez, apirilaren 11 eta 12an arituko da. Gaur asteazken iluntzean, 7etan, hiriko Cervantes Institutuan ekitaldi bat burutuko du, André Gabastou ere hor izanen dela, itzultzailea.

Bihar osteguna, berriz, egun osoan arituko da Paris 3 - Sorbonne Nouvelle unibertsitatean, euskal, galiziar eta katalandar irakurlegoek antolatu jardunaldi literario batean partaide, La littérature des langues sans Etat (estaturik gabeko hizkuntzen literatura) izenburupean.

Galizia, Katalunia eta Euskal Herriko idazle bana gomitatu dituzte karia horretara: Bernardo Atxagaz landa, Sechu Sende galiziarra eta Isabel Canet katalana. Goizean, idazle bakoitzak literaturaren berri bere hizkuntzan emanen du.

Eta arratsaldean mahai inguru bat obratuko da: "hizkuntza horietan idatziak direnen obren itzulpenaz eta rezepzioaz mintzatuko gara", adierazi dio Argitxu Camus-Etchecopar Sorbonako Unibertsitateko Euskara eta Euskal Kultura irakurleak EuskalKultura.com-i, "arratsean irakurketak entzuten ahalko ditugu" emendaturik.

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)


bisita