euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Biltzar Nagusia egin du Paraguaiko Asuncion-en bertako Euskal Etxeak, Galo Eguez birrautatuz lehendakari

2010/06/02

Paraguaiko Jasone Euskal Etxeko kideak, bi banderon artean Galo Eguez, orain EEko lehendakari berrautatua izan dena dagoela, duela bi urte ateratako argazki batean
Paraguaiko Jasone Euskal Etxeko kideak, bi banderon artean Galo Eguez, orain EEko lehendakari berrautatua izan dena dagoela, duela bi urte ateratako argazki batean

PUBLIZITATEA

Bere Urteroko Ohiko Biltzar Nagusia egin du joan den ostegunean, maiatzaren 27an, Paraguaiko Asuncion hiriburuan, bertako 'Jasone' Euskal Etxeak, elkarteko araudiak esaten duenari jarraiki. Ekitaldiko zeregin behinenetako bat Euskal Etxeak 2010-2011 epean izango duen Zuzendaritza Batzordea hautatzea izanik, aipatu hauteskundea burutu zen, Galo Eguez berrautatua izan zelarik erakundeko lehendakari kargurako. Berarekin batera arituko dira euskal etxea gobernatzen Hector Izaguirre, lehendakariorde; Alberto Urrutia, idazkari; eta Ramon Cueto, diruzain, besteak beste.

Asuncion, Paraguai. Paraguaiko hiriburuko 'Jasone' Euskal Etxeak, nazio osoan dagoen bakarrak, joan den ostegunean ekin zion elkarteko araudiak markatzen duen Urteroko Biltzar Orokorra egin eta, besteak beste, elkarteko Zuzendaritza Batzordea berritzeari. Hona 2010-2011 agintealdi berrian elkartea kudeatuko duen gobernu organua osatzeko hautatutakoak:

-Lehendakari: Galo Egüez
-Lehendakariorde: Héctor Izaguirre
-Idazkari: Alberto Urrutia
-Diruzain: Ramón Cueto

-Baztordekide: Manuel Gamarra
-Batzordekide: María Rosa Nogues
-Batzordekide: Carlos Acha

-Sindiko: Daniel Elicetche
-Sindiko ordezko: Cristina Abente

2010 asuncion paraguai EE prentsan

[Honela biltzen zuen Asunciongo ABC egunkariak maiatzaren 29an Biltzarraren emaitza, hiriburu paraguaitarreko Euskal Etxeko Zuzendaritza berriaren berri emanez]

Biltzarra bertaratutako guztiek edalontzia harturik eta topa eginez bukatu zen, Dayan Madruga euskal etxeko kideak EuskalKultura.com-i adierazi dionez.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia