euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bat egin munduko euskaldunekin eta parte har ezazu EuskalKultura.com-en facebook orrian

2010/10/29

Euskalkultura.com-ek facebook-en duen orria
Euskalkultura.com-ek facebook-en duen orria

PUBLIZITATEA

Gero eta gehiago dira Facebook bezalako sarean bere txokoa sortzen duten euskal etxea eta munduko zein Euskal Herriko euskaldunak. Londres, Berlin, Bordele, Arrecifes, Buenos Aireseko Iparraldeko Euskal Etxea eta Euskaltzaleak, Chivilcoy, Salto, San Nicolas, Villa Maria... dira horietako batzuk eta ehundaka euskaldun anonimo eta ez hain anonimoekin batera EuskalKultura.com-ek facebook-en osatu duen lagun sarearen parte dira. bat egin gurekin eta parte har ezazu zure argazki, iruzkin, hitzordu eta jardueren berriekin. Lotsarik ez, EuskalKultura.com denon artean egiten dugu eta!

Donostia-San Sebastián. Bordeleko Euskal Etxeak aurtengo Musikaren Festako bideoak eta argazki andana igo ditu sarera, Berlingo Euskal Etxeak bihar egingo duen aurkezpenera gonbidatzen gaitu (Sarrionandia eta Leteren poemak dantzatuko omen dituzte, bideoak nahi ditugu!), Buenos Aireseko Iparraldeko Euskal Etxeko lagunek Biperraren Festaren edizio berri bat egiten dute (eta ederki gozatuz!), Euskal Herria Sona 2010 hasten da Bartzelonan...  Hauek eta beste ehundaka hitzordu eta jarduera aurki daitezke EuskalKultura.com-en facebook orrialdean nabigatuz, munduko euskal komunitateak zeinen aktibo eta anitzak diren erakutsiz.

Eta eurekin batera mundu osoko euskaldunak, idazleak, kazetariak, historialariak, dantzariak, musikariak eta ehundaka euskaldun anonimok osatzen dute gure lagun taldea, EuskalKultura.com-ek argitaratzen dituen berriak iruzkinduz eta komentatuz. Parte hartu nahi baduzu, bat egin gure taldearekin eta parte hartu zure albiste, proposamen, argazki, bideo eta iruzkinekin. Zain gaude, zuek zarete EuskalKultura.com!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia