euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bartzelonako Euskal Etxea kultur teknikari baten bila ari da; ostiralean bukatuko da aurkezteko epea

2013/01/14

Bilera bat Bartzelonako Euskal Etxean
Bilera bat Bartzelonako Euskal Etxean

PUBLIZITATEA

Kultur teknikari postua bete nahi du Bartzelonako Euskal Etxeak eta lan honetan jardun nahi dutenek datorren ostiralera arte daukate CVak bidaltzeko epea. Teknikaria Euskal Etxearen programaketa kulturalaz arduratuko da, dagoeneko lanean ari den lantaldearekin bat eginez. Horrekin batera, Euskal Etxearen ekitaldi, ziklo eta jaialdien programaketa, produkzio eta posprodukzioa ere bere gain hartuko ditu. Hautagaiek euskara jakitea eskatzen da eta katalana ere menperatzea hobesten da.

Bartzelona, Katalunia. Bartzelonako Euskal Etxea kultur teknikari baten bila ari da, elkartearen programaketa kulturalaz arduratzeko. Lan hori orain dagoen lantaldearekin elkarlanean egingo luke eta, koordinazioaren gainbegiratzearekin, bere lana Euskal Etxearen ekitaldi, ziklo eta jaialdien programaketa, produkzio eta posprodukzioa ere litzateke.

Hautagaiek bete behar duten baldintza:

-Euskara (C1 maila) eta euskal kulturaren ezagutza.

Aintzat hartuko dira:

-Katalana menperatzea eta kultura katalanaren ezagutza
-Elkartearen ezagutza eta elkarteko kide izatea
-Ekitaldi kulturalen antolaketan trebakuntza eta esperientzia izatea.

Ekimen eta motibazioa duen pertsona  izatea eskatzen du elkarteak, lan egiteko grina, ideia berriak eta gogo handia.

Kontratua 2013/07/15a artekoa izango da, 40 ordu asteko, elkartearekin bat egiten duen soldatarekin. Hurrengo ikasturtean jarraitzeko aukera egon litekeela gaineratzen du Euskal Etxeak.

Interesdunek kurrikuluma urtarrilak 18a baino lehen bidali behar dute hona: barcelona@euskaletxeak.org (erref: kultur teknikaria).

-Euskal Etxeko webgunea: www.euskaletxea.cat



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia