euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bartzelonako EE koordinatzaile bila ari da, elkartearen kultur jarduerak eta antolakuntza kudeatzeko

2014/03/13

Bilera bat Bartzelonako Euskal Etxearen txokoan (argazkia BartzelonaEE)
Bilera bat Bartzelonako Euskal Etxearen txokoan (argazkia BartzelonaEE)

PUBLIZITATEA

Koordinatzaile postua bete nahi du Bartzelonako Euskal Etxeak eta lan honetan jardun nahi dutenei lehenbailehen CVa bidaltzeko deialdia egin die. Koordinatzailea Euskal Etxearen programaketa kulturalaz arduratuko da, eta horrez gain elkartearen ekonomiaren, kanpo harremanen, komunikazioaren zein juntaren koordinazioa ere hartuko du bere gain. Horrekin batera, Euskal Etxearen ekitaldi, ziklo eta jaialdien programaketa, produkzio eta posprodukzioa ere bere kargu izango ditu. Hautagaiek antzeko lanetan eskarmentua izatea eta titulazio egokia izatea eskatzen da.

Bartzelona, Katalunia. Bartzelonako Euskal Etxeak lan eskaintza iragarkia argitaratu zuen atzo. Elkartea Euskal Etxearen koordinazioaz arduratuko den norbaiten bila dabil. Pertsona hau sail desberdinen (euskara, kultura eta txokoa) koordinazioaz gain, ekonomiaren, kanpo harremanen, komunikazioaren zein juntaren koordinazioaz ere arduratuko litzateke, besteak beste.

Koordinazioaren gain begiratzearekin, bestelako sail eta dagoen lantaldearekin elkarlanean, bere lana Euskal Etxearen ekitaldi, ziklo eta jaialdien programaketa, produkzio eta postprodukzioa litzateke, elkarteak aditzera eman duenez.

Betekizunak:

• Antzeko postu batean eskarmentua

•Titulo egokia (enpresaritza, kultur kudeaketa...)

Aintzat hartuko da:

•Euskara (C1 maila) eta euskal kulturaren ezagutza

•Katalana eta kultura katalanaren ezagutza

•Elkartearen ezagutza eta elkarteko kide izatea

•Ekitaldi kulturalen antolaketan trebakuntza eta esperientzia izatea.

"Proiektu profesional interesgarri bat" eskaintzen du euskal etxeak, elkartearekin bat egiten duen soldatarekin. 40 ordu asteko. Kontratua 14/12/31 arte, hurrengo urtean jarraitzeko aukerarekin.

Interesdunek kurrikuluma lehenbailehen hona bidali behar dute: barcelona@euskaletxeak.org, erref: Kultur teknikaria.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia