euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bartzelonako 2014ko Zinemaldiaren egitaraua aurkeztu da: drama, historia, politika, gastronomia eta gehiago

2014/01/31

Zinemaldia 2014ko afitxa
Zinemaldia 2014ko afitxa

PUBLIZITATEA

Bartzelonako Euskal Etxeak aurkeztu egin ditu jada aurtengo Zinemaldia osatuko duten lanak: urtero legez, film luze zein laburrek eta fikzioak eta dokumentalek osatzen dute elkarteak Kataluniako hiriburura ekarri duen euskal zinearen uzta. Zinemaldia otsailaren 13tik 22ra egingo da eta aurten zine aretoetara jauzi egingo du gainera: saio guzti-guztiak Girona zinematan egingo dira.

Bartzelona, Katalunia. Bartzelonako Euskal Etxea giroa berotzen hasia da dagoeneko Zinemaldia 2014 jaialdiari begira. Euskal zinema erakustaldi honek harrera ona izan ohi du Kataluniako hiriburuan eta aurten, hori dela eta, zine aretoetara jauzi egingo du. Asmo horretan laguntzeko, Euskal Etxeak diru-bilketa kanpaina jarri du abian Totsuma izeneko webgunean: han jasotzen den dirua zinemaldiko gastuak ordaintzeko erabiliko da (aretoak, gonbidatuak, bidaiak...). Kanpaina amaitzeko egun batzuk baino ez dira falta, eta momentuz behar denaren erdia eskuratu dute.  

Aldi berean, Zinemaldiak aurtengo edizioko filmak zeintzuk diren aditzera eman du. Hauek izango dira:

-"Gernika bajo las bombas", osteguna, otsailaren 13a, 21:30.

-"A la vizcaína" eta "Sormenaren bide ezkutuak" laburmetraiak, ostirala, otsailaren 14a, 21:00. Ondoren, Kimuak programako film laburrak, 23:15.

-"Umezurtzak / Los huérfanos", larunbata, otsailaren 15a, 22:00.

-"El precio de la libertad", igandea, otsailaren 16a, 22:00.

-"Izenik gabe, 200x133", astelehena, otsailaren 17a, 21:00

-"Violet", asteartea, otsailaren 18a, 21:00.

-"El método Arrieta", asteazkena, otsailaren 19a, 21:00.

-"Euskara Jendea", osteguna, otsailaren 20a, 21:00.

-"Encierro", ostirala, otsailaren 21a, 21:00.

-"Asier ETA biok", larunbata, otsailaren 22a, 22:00. 

Informazio gehiago, Zinemaldiaren webgunean.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia