euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bartzelona Europa-Asia eta Estatu espainiarreko euskal etxeen biltoki izango da gaurtik igandera

2014/03/28

Iragan azaroan Argentinako Villa Marian egin zen Latinoamerikako euskal etxeen Kongresuarteko bilerako irudia (argazkia EuskalKultura.com)
Iragan azaroan Argentinako Villa Marian egin zen Latinoamerikako euskal etxeen Kongresuarteko bilerako irudia (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Bartzelonako Euskal Etxea biltoki eta anfitrioi izango da datorren asteburu honetan Europa-Asia (larunbatean) eta Espainiako Estatuko (igandean) euskal etxeei dagokienean. Ingalaterra, Txina, Italia, Belgika, Frantzia, Espainia, Alemania eta Australiako euskal elkarteen ordezkariak larunbatean batuko dira Euskal Mundu-Kongresu arteko eskualde-bilera batean, Eusko Jaurlaritza antolatzaile eta Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia eta Asier Vallejo Kanpoko Euskal Komunitatearentzako zuzendaria buru. Igandean, berriz, Espainiar Estatuko euskal etxeak bilduko dira, euren urteroko batzarrean.

Bartzelona, Katalunia. Bileretako lehena Euskal Gizataldeen Mundu-Kongresuak 2011ean Donostian Jaurlaritzari eginiko eskabide bati dagokio, munduko euskaldunen ordezkariek eskatu baitzioten Gobernuari, lau urtean behin antolatzen diuren Mundu-Kongresuen artean eskualde-mailako bilerak ere antolatzea. Eskabie horri erantzunez, iaz bi bilera egin ziren Ipar Ameriketan (Elkon, AEBetan) eta Hego Ameriketan (Villa Maria, Argentinan) eta Bartzelonako honek, beraz, zirkulua itxiko luke, geratzen diren Europa eta Asiako herrialde euskal etxedunen bilgarri.

Igandeko bilera, ostera, euskal etxeen Espainiako federazioak antolatua da, eta urtero egiten da euskal etxe diferente batek antolatuta, estatuko euskal etxeen biltzaile. Bi bilerotara etor zitezkeen 23 euskal etxeen artean, 17k baieztatu dute partaidetza. Penintsulakoen artean, hemen espero dira Bartzelona, Madril, Palma, Valentzia, Quart de Poblet, Valladolid, Malaga eta Zaragozako euskal etxeen ordezkariak.

Kongresuarteko bilera eta egitaraua berez larunbatean egingo bada ere, gaur ostirala aurrekari moduko bat izango du, Bartzelonako Udalak harrera-ekitaldi bat eskainiko baitie partaideei iluntzean bere egoitzan. Bestalde, eta igandeko ekitaldiekin batera, Bartzelonako Euskal Etxeak Estatu mailako Mus Txapelketaren finala jasoko du. Bazkaria ere izango da ordu biak aldera eta hor banatuko zaizkie sari eta garaikurrak txapeldunei eta Mexikoko final nagusira Espainiako Estatuaren ordezkari joango den bikoteari.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia