euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Iban Zaldua idazleak euskeraz idazteari buruz hausnarketa egin du Alemanian

2014/01/24

Iban Zaldua Marburg-eko unibertsitatean bere hitzaldia entzutera joan ziren ikasle batzuekin (argazkia Etxepare)
Iban Zaldua Marburg-eko unibertsitatean bere hitzaldia entzutera joan ziren ikasle batzuekin (argazkia Etxepare)

PUBLIZITATEA

"Ese idioma raro y poderoso" saiakera aurkeztu du aste honetan Iban Zaldua idazleak Alemanian, Etxepare Euskal Institutuak lagunduta, eta bere hitzaldiek harrera beroa izan dute. Frankfurteko Goethe Unibertsitatean izan zen hizlari aurrena Zaldua, eta ondoren bi solasaldi eskaini zituen Marburg hiriko unibertsitatean.

Marburg, Alemania. Iban Zaldua idazleak "Ese idioma raro y poderoso" (Lengua de Trapo, 2013) saiakera aurkeztu du aste honetan Alemanian, Etxepare Institutuaren sostenguarekin. Lan honetan Zalduak "euskal idazle batek nahitaez hartu behar dituen hamaika erabakiak" azaltzen ditu, euskaraz idazteak dakarrenaz gogoeta pertsonal, ironiko eta ez-akademikoa eginez.

Aurreneko aurkezpena Frankfurten egin zuen Zalduak, zehazki hango Göethe Universität Frankfurt am Main unibertsitean. Ondoren, Marburg hiria bisitatu zuen eta beste bi solasaldi eskaini zituen Phillips-Universität delakoan. Hitzaldietara ikasle ugari eta gaian interesa zuten lagun asko bildu ziren, Etxepare Institutuak aditzera eman duenez.  Marburg-en, gainera, ezusteko polita jaso zuen idazleak, bertako ikasleek bere ipuin bat alemanera itzuli eta irakurri egin baitzioten.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia