euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Badator 2013ko Settimana Basca! Zinea, musika eta literatura Erromako Euskal Jaietan

2013/11/25

Settimana Basca Erromako Euskal Astearen logotipo bat
Settimana Basca Erromako Euskal Astearen logotipo bat

PUBLIZITATEA

Erromako Asociazione Culturale Euskara elkarteak eta UPTER unibertsitateko Euskara Sailak antolatuta, abenduaren 3tik 7ra Settimana Basca jaialdiaren edizio berri bat egingo da Italiako hiriburuan. Euskararen Nazioarteko Egunean abiatuko dira ekitaldiak, "Gartxot" animazio filmaren emanaldiarekin. Ondoko egunetan, Erromako abendu hotza berotuko duten beste zenbait ekitaldi egingo dira: Harkaitz Canoren "Filo d'Erba" liburuaren aurkezpena, "Gazta zati bat" dokumentalaren emanaldia, pintxo dastaketak eta Joseba Tapia eta Luis Fernandezen kontzertua.

Erroma, Italia. Hemen da aurki 2013ko Settimana Basca, Associazione Culturale Euskara eta UPTER-eko Euskara Sailak urtero antolatzen duten euskal astea. Abenduaren 3an abiatuko da, Euskararen Nazioarteko Egunarekin batera, Erromako giroa berotzeko asmoarekin. Horretarako, zinea, musika, literatura, gastronomia eta antzerkia baliatuko dituzte euskal-erromatar laguntaldeko kideek.

Honatx Settimana Basca 2013 jaiaren egitaraua:

Abenduaren 3a

-19:00: Euskararen jaia. Aperitif-a, "Gartxot" animazio filmaren emanaldia, Lazioko Soinu-mapa egitasmoaren aurkezpena eta Dì-esan proiektuko bideo emanaldia. Lekua: Spazio Oxygen, Via San Tommaso D’Aquino, 11/A (Metro Cipro). Sarrera doan. 

Abenduaren 4a

-18:30: Harkaitz Cano idazlearen “Filo d’erba” (Belarraren Ahoa) liburuaren aurkezpena. Libe argitaletxeak antolatuta. Giufà Liburudendan (Via degli Aurunci, 38-San Lorenzo). Sarrera doan. 

Abenduaren 5a

-21:00: “Gazta Zati Bat” dokumentalaren emanaldia. Jon Maia bertsolariak zuzendua. Lekua: Cineclub Detour, Via Urbana, 106 (Rione Monti). Sarrera: 3 euro. 

Abenduaren 6a

-19:00: Pintxoak! Gastronomi-dastaketa eta musika eta antzerki ikuskizuna. Lekua: Hula Hoop, Via De Magistris, 91 (Pigneto). Sarrera doan. 

Abenduaren 7a

-22:00: Joseba Tapia eta Luis Fernandez musikarien kontzertua (gitarra eta biolontxeloa). Lekua: Cinema America Occupato, Via N. del Grande, 6 (Trastevere). Sarrera doan.

Informazio gehiago: Associazione Culturale Euskara.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia