euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Azkue Fundazioak eta Argiak abian jarri dute "Blogetan" lehiaketa, blog euskaldun onenak aukeratzeko

2013/12/17

Blogetan webgunean blogak bola sortu azaltzen duten bideoak argitaratu dituzte
Blogetan webgunean blogak bola sortu azaltzen duten bideoak argitaratu dituzte

PUBLIZITATEA

Bloga duzu eta ezagutzera eman nahiko zenuke? Aparta iruditzen zaizun euskal blog batek saria merezi duela uste al duzu? Aurkez ezazu, bada, Azkue Fundazioak, Argia aldizkariaren laguntzaz, abian jarri berri duen "Blogetan" lehiaketara. Euskal blog onenak aukeratuko dituzte bertan, bost arloetan: Kultura; Gizarte eta Politika; Aisialdia; Zientzia eta Teknologia; eta blog berriak. Urtarrilaren 26a arte dago irekita hautagaiak aurkezteko epea.

Bilbo, Bizkaia. Bilboko Euskararen Etxean aurkeztu zuten atzo "Blogetan!" lehiaketa Azkue Fundazioko Iurdana Acasusok eta Argia aldizkariko Gorka Bereziartuak. Lehiaketaren baitan euskal blog onenak hautatuko dituzte, lehendabiziko fasean internet bidezko bozketa baten bidez eta ondoren adituen epaimahai baten iritzien bidez. Bi erakundeek izendatutako kideez osatuko da irabazleak aukeratuko dituen epaimahai aditua, blog eta interneteko komunikazioan jantzita dauden profesionalez.

Euskaraz idatzitako edozein blog aurkez daiteke lehiaketara. Horretarako, nahikoa da Blogetan.com webgunera jotzea eta han blogaren izena ematea. Urtarrilaren 26a arte zabalik egongo izen-emate prozesua. Ondoren, webgune honetan bertan egingo da bozketa. Publikoak atsegin dituen blogak bozkatzeko aukera izango du eta finalistak aukeratzen parte hartuko.

Kategoriak

Lau kategoria nagusi ezarri dira lehiaketan:

• Kultura arloko blogak (zinema, literatura, artea, diseinua, moda, sukaldaritza, gastronomia, enologia, musika ...)

• Gizarte eta Politika arloa ( kazetaritza, historia, humanitateak, ekonomia, hezkuntza, zuzenbidea ...)

• Aisialdiarekin erlazionatutako gaiak (zaletasunak, kirola, bidaiak ...)

• Zientzia eta Teknologia (natura, osasuna, arkitektura , informatika...)

Kategoria bakoitzean sari bana emango da. Eta bosgarren sari berezi bat egongo da, euskal blogari berriarena, 2013an zehar sortutako blog berri bati emango zaiona.

Sariei dagokionez, bostek Bernat Vidal artistak Azkue Fundazioarentzat bereziki diseinatutako garaikur artelan bat jasoko dute. Eta baita 200 eurotako diru-txeke bana. Blogari berria sariaren irabazleak, gainera, Argia aldizkariko blog sarean kolaboratzeko aukera izango du eta a ldizkariko urte batetako harpidetza izango du ere.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia