euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Aurten ere Olentzero munduko euskaldun guztien etxeetara helduko da internet eta mugikorrei esker!

2012/12/18

Olentzeroren gutuna aplikazioan txikiak ondo portatu diren edo ez jakin nahiko du ikazkinak!
Olentzeroren gutuna aplikazioan txikiak ondo portatu diren edo ez jakin nahiko du ikazkinak!

PUBLIZITATEA

Munduko hainbat euskal etxek jaso dute jada Olentzeroren bisita, eta beste asko eta asko ikazkin magikoari ongi etorria prestatzen ari dira jada. Euskal etxe bat gertu ez dutenentzat, edo Euskal Herrian familiako txikiekin Olentzerori buruzko jarduerak eta jolasak egin nahi dituztenentzat, interneten dago aukera. Jarraian Olentzerori buruzko zenbait webgune biltzen ditugu eta, horiekin batera, aurtengo azken nobedadea ere: telefono mugikorrentzako Olentzeroren aplikazioa!

Donostia-San Sebastian. Olentzero, euskal kondairetako ikazkin maitatua, gaur egungo moldeetara egokitu da eta, ederki gainera! Interneten berari buruz azken urteetan sortu diren webguneez gain, aurten nobedade bat agertu da: telefono mugikorrentzako Olentzeroren aplikazioa. Bizkaiko Asoma enpresak sortu du aplikazioa, eta bertan Olentzerori gutuna telefonoaren bitartez idatzi eta bidaltzeko aukera dago.

Olentzeroren jolasa erabiltzea oso erraza da. Lehenik eta behin, aplikazioa deskargatu egin behar da Google Play dendatik. Gutuna idazten hasi baino lehen Olentzerok txikiak ondo portatu diren jakin nahiko du. Ondoren, bost oparien zerrenda betez, gutuna idatzi eta bidali ahalko da.

Eitb.com-ek ere Olentzerori eskainitako Olentzero jokoak webgune berezia sortu du eta bertan aurki daitezkeen baliabideen artean, aipagarriak dira joko animatuak: Olentzerori opariak banatzen lagundu, edo sar zaitez Behekobasoko jostunaren ipuinean. Horrez gain, Olentzerorekin etorri zen panpinaren ipuinaren bideoa ere eskaintzen du. Amaitzeko, webgune honetan Olentzerori gutuna idatzi eta bidali ahal izango diozu.

Azkenik, Olentzero zaleek ikazkinaren omenez sortu duten webgunea aipatu behar dugu: Olentzero.net. Bertan, Olentzerori buruzko joko eta datuez gain, Euskal Herrian zehar ikazkinak egiten dituen bisita eta ekitaldien argazkiak biltzen dira. Eta www.izenaduba.com eta Olentzeroren Etxea, ahaztu gabe, Bizkaiko Mungian.

(Beste webgunerik ezagutzen baduzu, idatz ezazu iruzkina eta zerrendan jasoko dugu)

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia