euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Munduko euskara ikasleek bidalitako argazkien artean aukeratu gustukoena "Etxepare Munduan" lehiaketan

2012/12/07

Kaliforniako Santa Barbara Unibertsitateko ikasle batek bidali duen irudia (argazkia Eva M. Wheeler)
Kaliforniako Santa Barbara Unibertsitateko ikasle batek bidali duen irudia (argazkia Eva M. Wheeler)

PUBLIZITATEA

Etxepare Euskal Institutuak sarean jarri ditu jada "Etxepare Munduan" argazki lehiaketako irudiak eta munduko euskaldunei horien artean gustukoena aukeratzeko gonbitea luzatu die. Argazkiak Etxeparek munduko 15 herrialdetako unibertsitatetan dituen Euskara eta Euskal Kultura irakurletzetako ikasleek eginak dira. Lehiaketa irabazten duen ikasleak Euskal Herrian euskara ikastaro bat egiteko aukera izango du sari.

Donostia-San Sebastián. Azaroaren hasieran jarri zuen abian Etxepare Euskal Institutuak "Etxepare Munduan" argazki lehiaketa eta, hasierako asmoa sariak Euskararen Egunean banatzea bazen ere, azkenean argazkiak bidaltzeko epea luzatu egin dute eta. Beraz, abenduaren 3an sari banaketari ekin ordez, epea zabaldu da, munduko euskaldunek irudirik gogokoenak aukeratu eta bozkatzeko epea hain zuzen.

Une honetan argazkiak Etxepareren Facebook-eko orrietan daude ikusgai, eta nahi duenak bertara jo eta atseginen duena aukera dezake. Hauek dira Etxepareren Facebook orriak lau hizkuntzetan: Euskara, Gaztelania, Ingelesa, eta Frantsesa. Bozkatzeko Etxepareren orriaren zale egin beharra dago. Sarean botoa emateko epea igandea arte egongo da irekita eta ondoren, bozka gehien jasotzen dituzten 5 argazkien artean irabazlea hautatuko du Etxeparek izendatuko duen epaimahaiak.

Irudien egileak Etxeparek munduko 15 herrialdetan dituen Euskara eta Euskal Kultura irakurletzetako ikasleak dira. Lehiaketa irabazten duen ikasleak Euskal Herrian euskara ikastaro trinko bat egiteko aukera izango du. Irabazleen izenak abenduaren 10ean, hau da, astelehenean, emango dira aditzera.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia