Hemen zaude: Hasiera Albisteak Atzerrian egoera larrian dauden pertsonentzako laguntzak eskatzeko epea ireki du Eusko Jaurlaritzak

Atzerrian egoera larrian dauden pertsonentzako laguntzak eskatzeko epea ireki du Eusko Jaurlaritzak

Eusko Jaurlaritzak joan den apirilaren 2ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2009 urteari dagokion atzerrian egoera larrian edo asistentzia faltan dauden pertsonentzako laguntzen deialdia argitaratu du. Aurtengo deialdirako zuzkidura orotara 207.854 eurotakoa izango da eta eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 5ean bukatuko da. Bestalde, Jaurlaritzako iturriek aurreratu dutenez, 2009ko Gaztemundu programarako deialdia hil honetako 24an argitaratuko da.

Vitoria-Gasteiz. Eusko Jaurlaritzak 2009ko atzerrian egoera larrian edo asistentzia faltan dauden pertsonentzako laguntzen deialdia argitaratu du. 

Diru-laguntzak emateko eskaeretan akreditatutako egoeren larritasuna baloratuko da, honako baldintza hauen arabera:

a) Familien egoera ekonomikoa, herrialdearen bataz besteko errenta kontuan izanik: 5 puntu arte.

b) Osasun arriskuaren larritasuna edo beharren egoera larritasuna: 15 puntu arte.

c) Egiaztatutako premiari aurre egiteko eskatutako zenbatekoaren egokitasuna: 5 puntu arte.

Laguntza hauek jasotzeko interesa duten pertsonek euskal etxeetara jo beharko dute, eskaerak balidatu eta tramitatzeko. Euskal etxeetako kideek beraien zentroetara jo beharko dute eta euskal gizataldeetako kideak izan eta euskal etxeetakoak ez direnek beraien lurralde-mugapeko edozein euskal etxetara jo dezakete, edo lurraldean ez badago, herrialdekora.

Epeak eta inprimakiak

Euskal etxeak beraiek izango dira interesa duten pertsonen eskaerak sinatuta aurkeztu beharko dituztenak, honako helbidean:

Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia

Lehendakaritza

Nafarroa, 2

01007 Vitoria-Gasteiz

Eskabideak aurkezteko epea, 2009ko maiatzaren 5ean amaituko da. Deialdiaren oinarriak eta eskabideak aurkezteko inprimakiak, hemen.

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)


bisita