euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Atxagaren 'Seven Houses in France', urteko 20 eleberri onenen artean aukeratu dute AEBetan

2012/11/12

"Seven Houses in France" eleberriaren azala
"Seven Houses in France" eleberriaren azala

PUBLIZITATEA

Estatu Batuetako Publishers Weekly aldizkari ospetsuak 2012. urteko libururik onenen artean sartu du Bernardo Atxagaren 'Seven Houses in Franc'" (Zazpi etxe Frantzian) eleberria. Publishers Weekly AEBetan literaturaren inguruko aldizkaririk garrantzitsuenetakoa da eta urtero argitaratzen dituen zerrenda hauek oso eragingarriak dira. Irailean argitaratu zuen liburua herrialde honetan Graywolf Press argitaletxeak eta harrera ona izaten ari da.

Donostia-San Sebastian. 'Seven Houses in France' eleberria aukeratu du Publisher Weekly literatur aldizkariak AEBetan aurten argitaratu diren fikziozko hogei lanik onenen artean. Zerrenda ospetsu eta eragingarri honetan Bernardo Atxagak Alice Munro, Andrew Miller, Jeet Thayil eta Amanda Coplin bezalako idazle sonatuak ditu ondoan. Aipagarria da Atxagaren eleberria dela jatorriz ingelesez idatzi ez den liburu bakarra eta idazlea "Basque writer" bezala aurkezten duela aldizkariak. 

Publishers Weekly aldizkariak 2012. urteko fikziozko liburu onenen zerrenda honetan sartu du Atxagaren lana. Aldizkariak beste kategoria batzuetako zerrendak ere argitaratzen ditu, besteak beste, poesia, misteriozkoak, haur-gazte literatura, eta abar.

Seven Houses in France (Zazpi etxe Frantzian) eleberria irailean argitaratu zen Estatu Batuetan eta harrera beroa izaten ari da. Margaret Jull Costa izan da lanaren itzultzailea eta Graywolf Press argitaletxeak plazaratu du. Aurretik, Britainia Handian argitaratu zen liburua ingelesez, 2011n hain zuzen, Harvill Secker argitaletxearekin. Aste honetan poltsiko-liburu formatoaren bigarren edizioa plazaratu da herrialde horretan.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia