Hemen zaude: Hasiera Albisteak Athletic-en Kubako Peñak giro ezin hobean ospatu du bere lehen urteurrena, Biltzarra eta bazkariaz

Athletic-en Kubako Peñak giro ezin hobean ospatu du bere lehen urteurrena, Biltzarra eta bazkariaz

2010/05/28

Atletic-en Kubako Peñak joan den larunbatean, maiatzaren 22an, ospatu zuen sortu zeneko lehen urteurrena, izan ere bere bazkideen Biltzar Nagusia eginez eta ondoren oso giro atsegineko lagunarteko bazkaria gauzatuz. Txurigorrien sostengu talde kubatarrak 32 bazkide arrunt dauzka, kubatarrak edota euskal egoiliarrak eurak, eta beste 48 ohorezko bazkideren laguntza biltzen du Euskal Herritik. Peñaren lehenengo urtebetzearekin bat antolatutako Biltzarrean, aurreneko urte honetan egindako ibilbidea gainbegiratu eta hamabi hilabeteok eman dutena aztertu zuen txostena irakurri zuen lanean nekaezin ibili den Astigarraga elkarteko idazkariak.

Habana, Kuba. Elkarteko diruzain den Arrugaetak, bere aldetik, kontuen berri eman zuen bildutako bazkideen aurrean, sarreak eta irteerak zehaztuz, emaitza "orekatsu eta positiboa"tzat joz. Lehenengo urte honek aurkez ditzakeen ekimenen aldeko zenbakiei buruz, harro aipatu zituen emaitzak. Soilik aurtengo hilabeteoi erreparatuta, 14 izan dira urtean egin diren biltze edo elkarretaratzeak, azaldu zuen, horien artean futbol partidak elkarrekin ikusteko bilerak, hilabeteroko azken ostiraletako elkarretaratzeak eta joan den Aberri Eguneko biltzea tartean. Biltzarra bukatzeko, presidenteak, duela gutxi Athleticen Lezamako instalazioetara egin duen bidaiaren berri eman zuen, osteratxo horretan egindako kontaktuak azalduz, eta azpimarratuz eskaini zizkioten arreta eta harrera ona.

Lehenengo urteurren honetako argazki ofiziala atera aurretik, eta Zuzendaritza Batzordeak proposatuta, hiru sari eman ziren estreinekoz, Peñako beste hainbeste kideri: Leoi bihotz saria, bazkide ekimentsu eta partehatzaileenari, Titu piñareñoari egokitu zitzaion. Bilbotar apala izenekoa, berriz, logistikarekin (informatika, diseinu eta abarretakoa) zerikusia daukaten kontu guztietan eskainitako sostengu etengabe isilarengatik, Alex bazkideari; eta, azkenik Huevon del Año izenekoa, ekitaldietara sekula agertzen ez delako eta kuota ere azkena ordaintzen duelako, beste bati, baina bere izena uler daitezkeen arrazoiengatik ez dugu aipatuko hemen.

Ekimen euskalduna lanean

Biltzarraren ostean, bertaratu ziren 24 bazkideak, eta ohorezko bazkideetako bi --egun batzuetarako irlan zirenak-- bazkari animatu batean murgildu ziren, arratsaldea ongi sartu arte janariaz eta lagunez gozatuz. Menuari dagokionez, sarrera cobo tipulatua izan zen, ondoren tomate eta tipula entsalada, txerriki errea patata-pureaz, pastiza (zuri-gorria), kafea, kopa eta puroa.

AthletiKuba Peña gazteak, lanean daraman urtebetean argiro erakutsi du gauzak antolatzeko eta bazterrak mugitzeko ekimena, hamaikatxo ekitaldi eta biltze antolatuz, urtebetetzeko Biltzar hau ere tarteko. Zorionak!

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Athletic-en Kubako Peñak giro ezin hobean ospatu du bere lehen urteurrena, Biltzarra eta bazkariaz

Biltzarreko talde-argazkia, Kubako peña athleticzalearen lehenengo urtebetetze biltzarrean

E-postaz harpidetu albisteetara

bisita