euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Athletic-eko emakumeen taldeak gaztetxoentzako futbol udaleku bat egingo du uztailean Idahoko Boisen

2014/06/10

Ekainaren 8an Athletic-ek Levanteren aurka jokatu zuen partidako irudia (argazkia www.athletic-club.net)
Ekainaren 8an Athletic-ek Levanteren aurka jokatu zuen partidako irudia (argazkia www.athletic-club.net)

PUBLIZITATEA

Bilboko Athletic-eko emakumezkoen taldeak zuzenduko duen Futbol Udalekua antolatzen dabil Boise State University-ko Euskal Ikasketa programa. Uztailaren 21etatik 24ra bitartean Idahoko Boisen egingo da. Ezaugarri hauetako lehenengo esperientzia izango da, futbola eta euskal komunitateak ekimen berean uztartuta. Athletic-en gizonezko ekipo nagusiak Boisera datorren urteko udan egin behar duen bisitaren aurrekari.

Boise, Estatu Batuak. Uztailaren 21etik 24ra bitartean, Athletic Club-eko emakumeak Boisen (Idaho, Estatu Batuak) entrenatzen arituko dira. Ez beraiek sasoian mantentzeko, baizik eta gazteentzat antolatutako Futbol Udalekuak zuzentzeko. Bost eta hamasei urte bitarteko ume eta gaztetxoengan pentsatutako programa da eta mutiko zein neskatoentzat pentsatua.

Udalekuko antolatzaile den Argia Beristainek EuskalKultura.com-i adierazi dionez, “oso positiboa izan da proposamenak orain jaso dituen arreta eta harrera. Dagoeneko Idahoko eta Estatu Batuetako mendebalde osoko 300 umetik gorak eman dute izena”.

Lortutako dirua Boise State University-ko Euskal Ikasketa sailean berrinbertitzeko da, bai eta 2015eko Boiseko Jaialdian zurigorrien gizonezkoen partida bat antolatu ahal izateko. “Gaur egunean, Euskal Ikasketen programak ez du dirurik eta giro akademikotik desagertzeko arriskuan dago, Boise bezalako hiri batek euskal diasporarentzat duen esanahiarekin. 2015eko partidako diruarekin programa betiko biziko zen”, Beristainen esanetan.

Programak uztailaren 21ean hasi (astelehena) eta 24an bukatuko da (osteguna), hiriko San Inazio euskal jaiekin bat eginez. Bost eta zazpi urte bitarteko umeek 90 minutuz arituko dira futbolean, egun bakoitzean, goizeko 9:00ak eta 10:30ak bitartean (100$). Eta 8-16 urte tarteko gaztetxoentzat bi aukera jarri dituzte mahai gainean: Egun osoko plana (9:00-15:00), lau egunetan zehar, 225 dolarretan. Eta egun erdiko plana, 9:00etatik eguerdira arte, 150$.

Udalekua Boiseko Simplot Soccer Complex-en egingo da. Informazio gehiago nahi izatekotan Jim Thomas-ekin hitz egin dezakete interesa dutenek: jimthomas@boisestate.edu helbidera idatzita edo +1 (208) 426-5425 telefono zenbakira deituta. Aukera ere badago info@basquestudies.org e-posta helbidera idazteko.

Boise State University-ko Euskal Ikasketa saila dago Udaleku berezi hauen atzean, unibertsitateko emakumeen futbol taldea eta Idaho Youth Soccer Associationekin batera.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia