euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Athletic-ek Mexikon eta AEB-etan bira egin lezake, aurtengo denboraldia amaitu ostean

2014/02/11

Athletic atzo Vigon, partida jokatu aurretik (argazkia www.athletic-club.net)
Athletic atzo Vigon, partida jokatu aurretik (argazkia www.athletic-club.net)

PUBLIZITATEA

Berria azkar zabaldu da Athletic-en Mexiko eta AEBetako zaletuen artean: taldeak denboraldia Ameriketan amaitu lezake aurten, lagunarteko hiru bat partida jokatuz. Topaketa horiek Mexiko DFn, New Yorken eta AEBetako beste hiri batean izan omen daitezke. Euskalkultura.com Ibaiganeko klubarekin harremanetan jarri da berria baieztatzeko, eta taldeko iturriek onartu dute Ligak proposamen hori helarazi diela. Halarik ere, momentuz gaiak ez du aurrera egin. "Aurrena Liga nola amaitzen dugun ikusi behar dugu", esan dute.

Bilbao, Bizkaia. El Correo egunkariak argitaratu zuen berria eta, harrezkero, bolo-bolo dabil Mexiko eta AEBetako Athletic-en zaletuen artean. Talde bizkaitarrak jarraitzaile asko ditu bi herrialde hauetako euskal Diasporan, eta ilusioz hartu dute denboraldi amaieran taldea ikusteko aukera. Antza, taldeak hiru lagunarteko partida jokatuko lituzke: Mexiko DFn, New Yok-en eta AEBetako beste hiri batean.

EuskalKultura.com Athletic-ekin harremanetan jarri da eta taldeak onartu du Espainiako Ligak proposamena helarazi diola, baina momentuz ez duela beste ezer esatekorik. Taldearen helburu nagusia une hauetan aurtengo denboraldi bikainarekin jarraitzea omen da eta horretara bideratuko du Athletic-ek ahalegin guztia. Talde zurigorria laugarren postuan sailkatua dago momentuz, horrela jarraituz gero Champions League delakoa jokatzeko aukerarekin. 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia