euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Asunciongo EEaren Biltzar Nagusia gaur Paraguain: Hector Izaguirre ez da berriz lehendakari aurkeztuko

2014/03/18

Orain arte Asunciongo EEko lehendakari zen Hector Izaguirre-k (bigarrena ezkerretik), kargurako ez dela gaur berriz aurkeztuko adierazi dio EuskalKultura.com-i, "aldikako osasun arazoak tarteko" urte sabatikoa hartuko baitu (argazkia EE-EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Asunciongo Jasone Euskal Etxeak urteroko Biltzar Nagusia egingo du gaur martxoaren 18a hiriburu paraguaitarrean, elkartearen egoitzan Estrella 451 helbidean. Azkeneko urte honetako kontu ekonomiko eta txostenak onartzeaz gain bazkideek Zuzendaritza Talde berriaren hautaketa egingo dute. Orain arteko lehendakari Hector Izaguirrek EuskalKultura.com-i adierazi dionez, ez du bere burua kargua berritzeko aurkeztuko, aldika datorkion osasun arazo bat medio urte sabatikoa hartu beharrean suertatu baita.

« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia