euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Asteartean aurkeztu zen Euskal Herriko Unibertsitateko Master eta Doktoradutza Nazioarteko Ikasketetan

2009/10/16

Masterraren gaztelaniazko afixa
Masterraren gaztelaniazko afixa

PUBLIZITATEA

Joan den asteartean, urriaren 13an, Leioa-Erandioko Lan Harremanetarako Unibertsitate-Eskolako 'Roseton' Ekitaldi Aretoan aurkeztu zen Nazioarteko Ikasketen Master eta Doktoradutza. Masterrak kalitatearen aipua hartu zuen iazko ikasturtean eta bere baitan herrialde askotako ikasteak biltzen ditu, tartean Frantzia, Bielorrusia, Filipinak, Uganda, Afganistan, Argentina, Txile, Venezuela, Kolonbia eta Mexikokoak.

Bilbao, Bizkaia. Joan den asteartean Leioa-Erandioko Lan Harremanetarako Unibertsitate Eskolako 'Roseton' Ekitaldi Aretoan burutu zen Euskal Herriko Unibertsitateko Nazioarteko Ikasketetako Masterra eta Doktoradutza ikastaro eta tituluen aurkezpena.

Aurkezpen ekitaldian parte hartu zuten, besteak beste, Alfonso Unzeta UPV-EHUko Gizarte Zientzia eta Komunikazio Fakultateko dekanoak; Guillermo Echenique Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak; Jose Luis de Castro Nazioarteko Zuzenbide Publiko eta Nazioarteko Harreman Departamentuko zuzendariak; Nuria Sotomayor Graduondoko Unitateko zuzendariak; eta Alexander Ugalde, Nazioarteko Ikasketetako Master eta Doktoradutzako arduradunak.

Masterrak kalitate aipua jaso zuen iazko ikasturtean. Bere ezaugarrien artean, ikasleen artean herrialde eta jatorri askotarikoak dituela, hala nola Frantzia, Bieloerrusia, Filipinak, Uganda, Afganistan, Argentina, Txile, Venezuela, Kolonbia eta Mexikokoak. Helburu gisa finkatua du ikasleek, formakuntza aldia amaitzerakoan, gauza izan daitezen Nazioarteko Harremanetan ikertzaile eta aditu gisa aritzeko, eta horrekin, nazioarteko eta estatu mailako sareetan egokiro sartu ahal izan daitezen.

-Masterraz informazio gehiago, hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia