Hemen zaude: Hasiera Albisteak Arrakastaz amaitu da Euskal Jatorrik Posadasko Herri Liburutegiarekin batera eratutako Euskal Zinema Zikloa

Arrakastaz amaitu da Euskal Jatorrik Posadasko Herri Liburutegiarekin batera eratutako Euskal Zinema Zikloa

Joan den astelehenean bukatu da Misiones probintzia argentinarrean, bertako hiriburu Posadas-en azken asteotan garatu den Euskal Zinema Zikloa, hiriko Euskal Jatorri Euskal Etxeak Posadas Liburutegi Herrikoiarekin batera antolatua, izan ere "Liburutegiko arduradunek eskuzabalki onartu baitzuten ekimena euren lokalean egin ahal izatea, posadastarrei kultur aukera honetarako ateak zabalduz", euskal etxetik beretik EuskalKultura.com-i adierazi zaionez. Azken lau asteotan astero gauzatu dira emanaldiak eta batez beste berrogeita hamar bat pertsona bildu dituzte saio bakoitzeko.

Posadas, Argentina. Euskal Jatorritik satisfazioz balioetsi da bertako jendeak zinema arloko proposamen honi eskaini dion arreta eta partaidetza, finkatuz baitoa bertako kultur agendan eta antolatzaileen kultur asmoei eta euskal etxeak euskal elkarte bezala euskal errealitate eta emaitzak zabaldu eta erakustarazteko dauzkan helburuei egoki erantzuten baitie aldi berean.

Joan den astelehenean "La buena nueva" emanez bukatu zen zikloak, "Viaje a la tierra de los vascos", "Tasio" eta "El día de la bestia" eskaini ditu aurtengoan, astean behingo emanalditan, bataz beste berrogeita hamar pertsona bilduz saio bakoitzeko, oso kopuru duin eta arrakastatsua Posadasen. Zikloa, euskal etxearen eta Posadasko Liburutegi Herrikoiaren arteko lankidetzari esker antolatu ahal izan da eta azken erakunde honen lokalean gauzatu da astero.

"Doan eta sarbide librez planteatzen dugun proposamena da, zinemazale eta kulturzaleei zuzendua batetik, eta bestetik Euskal Herriaz eta euskal sortzaileen emaitzak ezagutzeaz, eta baita Euskal Herriko paisaiak, jendeak eta ohiturak ikusteaz ere interesatuta daudenei", azaldu digute euskal etxetik.

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)


bisita