'Argentinar Errepublikako Alkartetxe Federala' batu da Chascomúsen Gogoeta Politiko Jardunaldietan: emaitzak
Eusko Alkartasunaren adar argentinarra abuztuko lehenengo asteburuan bildu da Buenos Aires probintziako Chascomús herrian. César Arrondo EA-Argentinako presidentea buru, bildutakoek euren engaiamendua berretsi zuten Diasporatik lanean segituko dutela esanez, euskal arazoa ezagutua izan dadin eta soluziobideak topatzen laguntzeko, "euskal naziotasunaren lekukotasuna eskaintzen", "estatu independentea osatzeko eskubidea" aldarrikatuz, "giza eskubideen urraketa" eta "euskal presoen sakabanaketa" salatuz, "urriaren 25eko kontsultaren alde" eginez eta "indar politiko abertzale guztien eztabaida gune amankomuna lortzearren" saiatuz. Alkartetxe argentinarreko kideek "indarkeria bidetzat hartzea" arbuiatu dute, ETAk Espainiako kostalde turistikoetan hasitako atentatu kanpaina gaitzetsiz.
Buenos Aires, Argentina. 'Errepublika Argentinarreko Alkartetxe Federala'k deiturik Buenos Aires probintziako Chascomús herrian bildutako EAko bazkide, zale eta lagunek eginiko Gogoeta Politikorako Jardunaldiek hogei bat pertsonatik gora bildu zituzten, Argentinako zenbait herri eta euskal etxeetatik etorriak, tartean euskal unibertsitate ikasle talde bat.
Elkarretaratzea abuztuaren 2 eta 3an gauzatu zen. Segidan emango dugu bileretako konlusioetara iristeko bidea. Rosarioko Guillermo Canut Garramiola da Alkartetxe Argentinarreko idazkaria, César Arrondo lehendakaria, eta Ignacio Sagastume diruzaina. Konklusioak --gaztelaniaz-- EA-Argentinakoen blogean harrapatzen ahal dira, hemen.
Bestalde, eta jasu honetan joan den astelehenean, Alkartetxe Argentinarrak beste ohar bat helarazi du gure erredakziora, bere arbuioa adieraziz ETAk Espainiako kostalde turistikoetan hasi duen lehergailu kanpainaren aurrean. Oharra, 'Erabateko ezetza indarkeriari' izenpean, hemen irakur daiteke.
Lotura interesgarriak
Eusko Alkartasuna-Argentina bloga
http://eaargentina.blogspot.com


