euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentinako zenbait EEetako pilotariak arituko dira eskuz asteburuan Paranan 'Urrundik Urteurrena' txapelketan

2008/04/22

Aurreko txapelketa bateko argazkia, Paranán
Aurreko txapelketa bateko argazkia, Paranán

PUBLIZITATEA

Elkartea bera sortu zeneko urteurren berri bat ospatzeko antolatutako egitarauaren baitan, Paraná-ko Urrundik Euskal Etxeak, Entre Ríos probintzia argentinarrean, esku pilota txapelketa bat eratu du datorren astebururako, trinkete modalitatean. Txapelketara Argentinako zenbait probintzietako pilotariak bilduko dira eta ekitaldiak larunbatez zein igandez garatuko dira, apirilaren 26 eta 27an, adierazi dute Urrundik-etik.
Norgehiagoka asteburuan zehar gauzatuko da Paranáko 'Club Catamarca Central' (Concordia 243) delakoaren instalazioetan, sarrera libre eta musutruke. Txapelketa hamarretatik aurrera garatuko da, larunbat goizez, eta arratsaldez lauetatik aurrera. Igandean, berriz, finalak goizeko hamarretatik hamabiak arte izango dira, ondoren ekitaldi guztiak anaitasun bazkari batez burutzeko Urrundik Euskal Argentinar Elkartearen egoitzan, España 430 kalean.

Urrundik euskal elkarte paranatarrak aurten bertan emendatu dio pilota bestela eskaintzen dituen euskal proposamenei, bertakoei ere Euskal Herrian hain ezaguna eta praktikatua den kirol honekin gozatzeko aukera eman nahirik. Pilota da, izan ere, zaletasunik pasionatuena biltzen duen pilotaren modalitatea. Esku huska jokatzea gogorra da oso, pilotaren pisua eta gainerako ezaugarriek eraginda, zuzenean jotzen baitzaio eskua zabalduta. Xehetasun gehiago lortu edo izena eman nahi izatekotan, aski da hona idaztea, edo, telefonoz, beste zenbaki honetara deitzea: (0343) 4317676.


Lotura interesgarriak

Paraná-ko 'Asociación Vasca Urrundik' elkartearen webgunea
www.urrundik.com.ar

Paranáko 'Presencia Vasca'k 18 urte bete ditu
2008ko apirilaren 5ean EuskalKultura.com-en argitara emana

Urrundik Emakumearen Asteko ekitaldietan partaide
2008ko martxoaren 11ean EuskalKultura.com-en argitara emana

Dilenque-Maidana, 'Presencia Vasca' Esku huskako txapelketan irabazle
2008ko martxoaren 7an EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia