Hemen zaude: Hasiera Albisteak Argentinako Nafar Etxeek segituko dute larrialdiko laguntzak ematen nafarren ondorengo diren herritarrei

Argentinako Nafar Etxeek segituko dute larrialdiko laguntzak ematen nafarren ondorengo diren herritarrei

2009/10/30

Argentinako Bolivar-eko Nafar Etxeak jatorrizko nafarrei eta beraien ondorengoei diru laguntzak luzatu die joan den asteko asteartean eginiko ekitaldi batean. Sorospen ekonomiko hauek Zuzendaritza Batzordeko bost kide eta Fernando Villanueva presidentea bertan zirela entregatu ziren. Azken honek, diru laguntza 75%a orain eta falta den 25%a hurrengo abenduan banatuko dela azaldu zuen.

Bolívar, Argentina. Nafarroako Gobernuak Argentinako bost Nafar Etxeei, horien artean Bolívarrekoari, laguntzak bidaltzen jarraituko du, beste alor batzuetan krisialdiak murrizketa ekonomikoak ekarri baditu ere. Larrialdi arazo hauek osasun arlokoak dira gehienbat. Egoera ekonomiko larrian egonik ebakuntza edo tratamendu mediko garesti bati aurre egin behar dioten nafarren ondorengoek, laguntza eskaera aurkez dezakete Nafar Etxean, eta Zuzendaritza Batzordeak erabakiko du eskaera bideragarria den Nafarroako Gobernuari helarazteko.

Nafarroatik bidalitako sorospen ekonomiko hauek atzo banatu ziren Bolivarreko Nafar Etxeak Venezuela etorbidean duen egoitzan. Laguntza jaso zutenak, bertako 20 bat herritar izan ziren.

Larritasun egoeradunentzako laguntzek segituko

Fernando Villanueva Nafar Etxeko presidentea alboan zutela, Zuzendaritza Batzordeko bost kidek burutu zuten dirulaguntzen banaketa hau. Laguntza jaso zuen bakoitzak adostasun agiri bat sinatu behar izan zuen, eta ondoren Villanuevak azalpenak eman zituen hitzaldi batean.

Nafar Etxeko presidenteak, onuradun bakoitzak eskatu zuenaren %75 entregatu zela eta falta den %25 abenduan banatuko dela azaldu zuen. Krisialdia gogor jotzen ari bada ere, urtero ematen den dirulaguntza mota honek jarraituko duela eta laguntzak 2010. urtean ere etorriko direla ziurtatu zuen Villanuevak, bai instituzioentzat eta bai nafarren ondorengoentzat ere.

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)


bisita