euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EuskalKultura.com-ek antolatutako argazki kameraren zozketa: parte hartzeko azken egunak dituzu

2013/02/11

Zozketan parte hartuko duten zenbait argazki
Zozketan parte hartuko duten zenbait argazki

PUBLIZITATEA

Argazki kameraren zozketaren azken txanpan sartu gara. Ostiralean, hilak 15, izango baita zure lanak aurkezteko azken eguna. Anima zaitez! Segi zure ordenagailuko disko gogorrera eta hasi bila, ziur baduzula euskal kultura, paisaia edo izaerari loturiko argazki ederrik. Bidalizkiguzu info@euskalkultura.com helbidera eta zozketan parte hartuko duzu, geroz eta argazki gehiago bidali, orduan eta aukera gehiago izango dituzu Canon PowertShot SX120 IS argazki kamera irabazteko (gehienez bost argazki pertsonako).

Donostia-San Sebastián. Oso harro gaude orain arte jaso ditugun argazki guztiez, lan bikaina egiten ari zarete! Zuen ekarpenei esker, euskal kulturak Euskal Herrian eta munduan zehar duen isla ikusteko eta zabaltzeko aukera izaten ari gara: Madrilgo danborrada, euskal festak Argentinako hainbat tokitan, Diasporako euskaldunen Euskal Herrirako bidaiak, euskal dantza ikuskizunak, Korrika Mexikon, Inauteriak eta jaiak Euskal Herrian...

Jasotako argazki guztiak gure Flickr-reko galerian eta Facebookeko orrian jartzen ari gara. Ikusi nahi? Hona argazki pasea:

Parte hartu nahi baduzu, garaiz zabiltza oraindik. Bidali zure argazki edo kontakizunak info@euskalkultura.com-era ostirala baino lehen. Ikusi zozketaren oinarriak hemen.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia