Arbola Bat Euskal Etxeak stand batekin parte hartu zuen Expo-Junin 2010 nekazal azokan
Argentinako Junin hiriko Arbola Bat Euskal Etxeak hainbat ekitaldi egin ditu azken hilabeteteotan, eta horien artean nagusienetakoa Expo-Junin azokan izan zuen parte hartzea izan da. Azoka hau Argentinako nezakal eta abeltzain azoka garrantzitsuenetakoa da eta elkarteak euskal stand batekin egin zien ongi-etorria bertako ehundaka bisitariei.
Junin, Argentina. Joan den abuztuan, hilaren 13tik 16ra, Junin hiriak Expo-Junin nekazal eta abeltzain azokaren 63. edizioa hartu zuen.
Azoka hau Argentinako hiru azoka nagusienen artean dago eta Arbola Bat Euskal Etxeko kideek aukera bikain hau baliatu zutn euskaldunen berri eta euskal kultura ezagutzera emateko.
Azokara bertaratu ziren ehundaka bisitariek elkartearen standean euskal kulturari buruzko informazioa eta euskal abizena zutenek euren jatorriari buruzko datuak jaso ahal izan zituzten.
