euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Arbasoen baserriaren bila ari zara? Topa ezazu Antzinako elkartearen argazki datubasean

2013/01/22

Bergarako Amuskibar baserriari buruzko dokumentazio historiko zaharrena XV. mendekoa da (argazkia Antzinako)
Bergarako Amuskibar baserriari buruzko dokumentazio historiko zaharrena XV. mendekoa da (argazkia Antzinako)

PUBLIZITATEA

Antzinako genealogia elkarte euskaldunak Euskal Herriko baserri eta oinetxeen argazki datu base zabal bat jarri du sarean, Panoramio izeneko webgunearen bitartez. Ekimen honi esker Diasporako euskaldun askok bertan aurkitu ahalko dute euren arbasoen jatorrizko etxea, eta hainbat kasutan, baita etxeari eta leinuari buruzko informazio historikoa ere. Egunero aberasten ari den baliabidea da. Saia zaitez zeurea topatzen edo zeureaz daukazun informazioa konpartitzen.

Donostia-San Sebastián. Antzinako elkarteak Euskal Herriko hainbat genealogia aditu eta zale biltzen ditu eta azken urteetan makina bat ekimen sustatu ditu euskal abizenen historia ikertzeko eta ezagutzera emateko asmoz. Horien artean aipagarria da elkarteak sarean jarri duen euskal oinetxeen argazki datubasea. Panoramio izeneko webgunean sareratu ditu argazkiak Antzinakok eta azken urteetan ehundaka baserri eta oinetxeen argazkiak jaso dira bertan, Bizkaitik hasi eta Zuberoako muturreraino.

"Antzinakon beti pentsatu izan dugu etxea oso garrantzitsua dela Euskal Herrian, batzuetan abizena bera beino gehiago; hori dela eta, duela urte batzuk etxeen datubase bat osatzen hasi ginen", azaldu dio EuskalKultura.com-i Alicia Ainciburuk, baserrien argazki atlas honen arduradunak. "Panoramiok eskaintzen dizkigun aukerak baliatzen ditugu, adibidez mapan argazkia jartzeko aukera, horrela etxea aurkitzen duenak etxe horren ingurunea ere ikus dezake. Horrez gain kasu batzuetan etxe horretako leinuari buruzko datuak ere gehitu ditugu".

Panoramio Sagasta

[Bergarako Sagasta baserria, Gipuzkoan. Argazkiarekin batera etxeari eta bertako leinuari buruzko informazio eskaintzen du Antzinakok, hemen (argazkia Antzinako)]

Argazki artxibo zabal honetan arbasoen etxearen argazkia topa nahi dutenek pauso erraz hauek jarraitu behar dituzte. Hasteko, Antzinakok Panoramion duen orrian sartu, hemen. Jarraian, artxiboa hiru eratan ikusmira daiteke: argazkiz argazki (60 orri baino gehiago daude), herri jakin bateko baserriak Google-en mapan kokatuz, edo Google Earth sistema erabiliz.

Baserriaren argazkia aukeratu ondoren, kasu batzuetan Antzinakok etxe horri buruz duen informazio osagarria ere agertuko da: oinetxearen informazio historikoa eta bertan sortu zen leinu edo familiaren genealogia. Horrela gertatzen da, adibidez, albiste honen argazkia den Amuskibar izeneko baserri bergararrarekin, 1477raino iristen diren datuak aipatzen baititu Antzinakok.

 Panoramio Belaustegi

[Belaustegi baserria, Ereñon, Bizkaian. Argazkia mapan ikusteko jo hona (argazkia Antzinako)]

Datubasea etengabe aberasten ari da Antzinako, izan bere bazkideek eginiko argazkiekin, izan webgunearen erabiltzaileek bidalitako baserrien datu eta irudiekin.

-Antzinakori buruzko informazio gehiago elkartearen Facebook orrian, hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia