euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Apirilean abiatuko da Frankfurteko Eduardo Chillida Katedra, Ana María Rabe irakasle gonbidatuarekin

2012/12/21

Irudiaren eskubian, Ana Maria Rabe, Chillida sendiarekin Berlinen urrian Chillidari egin zitzaion omenaldian (argazkia museochillidaleku.com)
Irudiaren eskubian, Ana Maria Rabe, Chillida sendiarekin Berlinen urrian Chillidari egin zitzaion omenaldian (argazkia museochillidaleku.com)

PUBLIZITATEA

Etxepare Euskal Institutuak jakinarazi duenez Ana Maria Rabe izango da Frankfurteko Eduardo Chillida Katedraren aurreneko irakasle gonbidatua. Katedra apirilean irekiko da, Frankfurteko Goethe Universität delakoan. Rabe Arte irakaskuntzan esperientzia handiko irakaslea eta Eduardo Chillidaren obraren jakitun handia da. Katedrak Frankfurteko Goethe Unibertsitateko Artearen Historiaren Institutuan du egoitza, eta Frankfurteko Arteetako Liburutegiak berariazko atal batean bildu du artistari buruzko bibliografia osoa. Horri esker, Chillida Lekurekin batera, eta horrekin elkar hartuta, erreferente izango da Chillidaren obra ikertuko dutenentzat.

Donostia-San Sebastian. Etxepare Euskal Institutuak jakinarazi duenez, Chillida Katedran arituko den lehenengo irakasle gonbidatua, Ana María Rabe irakaslea izango da. Rabe Filosofian Doktore da Braunwchweigeko Hochschule für Bildende Künste delakoan (Arte Ederretako Fakultatea) eta Eduardo Chillidaren obran oinarritu du bere ibilbide profesionalaren zati handi bat. Irakasle bezala, hainbat kongresu eta mintegi eskaini ditu euskal artistaren inguruan.

Horrez gain, Chillidari buruzko ikerketak eta liburu bat ere argitaratu ditu. Eskultorea eta literaturaren arteko harremana edota filosofiarekin duen lotura izan dira batik- bat ikertu dituen gaiak, eta baita Chillidak Alemaniarekin eta M. Heideggerrekin zituen hartu-emanak ere.

Eduardo Chillida Katedra

2013ko apirilean zabalduko den katedra berri honek unibertsitate-esparruan euskal ikasketak zabaltzea du xede, euskal artearen mundua batik bat. Eduardo Chillidaren obra, esparru akademikoan ikertzen eta zabaltzen laguntzea ere bada asmoa. 

Gainera, Ikasketa Kuratorialen Nazioarteko Masterrean txertatuko da eskaintza akademiko hau, hain zuzen ere, unibertsitateak eta Städelschule-k hiriko museoekin eta Frankfurter Allgemeine-rekin lankidetzan antolatutako gradu-ondoko programan.

Bi mintegi

Rabe doktoreak bi mintegi irakatsiko ditu astero, bakoitza ordu eta erdikoa: Lehenengoa "Proseminar" motakoa: "Espazioa, denbora, materia. Eduardo Chillida eta eskultura modernoaren erronka" izenekoa; bigarrena, Hauptseminar motakoa izango da: "Lekuaren esanahia Artean. Chillidaren erakusketa espazioetatik enkontru espazioetara". Horiez gain, hitzaldi ireki bat ere eskainiko du maiatzean "Inoiz ez desberdin, inoiz ez berdin. Eduardo Chillidaren lana eta batasun eta elkarrizketaren bilakuntza".

Esandakoaz gain, bertako fakultateak konpromisoa hartu du lehen bi urteetan nazioarteko maila
handiko sinposioa egiteko, Eduardo Chillidaren obraren inguruan. Etxepare Euskal Institutuak oso pozik ireki du katedra hau aurten, Chillidaren heriotzaren hamargarren urteurrena dugun honetan.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia