Hemen zaude: Hasiera Albisteak Anza esploratzaile euskalduna

Anza esploratzaile euskalduna

2008/05/20

EuskalKultura.com. The Anza Society delako erakundeak antolaturik, urtero egiten dira Estatu Batuetan Juan Bautista Anza esploratzaile eta pioneroaren bizitzari buruzko konferentzia eta ekitaldiak. Izen bereko kapitainaren semea, hau Antonio de Anza eta Lucia Sasoeta hernaniarren seme zen. 1736an Sonoran jaiotako Juan Bautista Anza zenbait espediziotako buru izan zen gaur egun Mexiko diren Sonoran eta AEBetako New Mexico, Arizona, Colorado eta Kalifornian. Berari egozten zaio, besteak beste, gaur egun San Francisco den tokira lurrez iritsi zen lehenengo mendebaldarra izatea. Nuevo Mexico-ko gobernadore ere izan zen. 1788an hil zelarik, Arizpeko (Sonora) katedralean ehortzi zuten, 'Nuestra Señora de Aranzazu de Tetuachi' izeneko minak dauden tokitik ez urrunegi.

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

E-postaz harpidetu albisteetara

bisita