Hemen zaude: Hasiera Albisteak Antioquiako Euskal Ikasketa Zentruak 36ko gudak Euskal Herrian izan zuen eraginari buruzko mintzaldia egin zuen

Antioquiako Euskal Ikasketa Zentruak 36ko gudak Euskal Herrian izan zuen eraginari buruzko mintzaldia egin zuen

2009/03/12

Antioquiako Euskal Ikasketa Zentrua Kolonbiako Medellin hirian dago, Antioquia departamentuan. Elkartearen helburua euskal kultura inguru hauetan zabaltzea da eta horretarako joan den martxoaren 9an, Medellineko Cementerio San Pedro Museoarekin batera, 36ko gudak Euskal Herrian utzi zuen arrastoari buruzko hitzaldia antolatu zuen. Hizlaria Santiago de Pablo Contreras, Euskal Herriko Unibertsitateko Historia Garaikideko katedraduna izan zen.

Medellin, Kolonbia. Antioquiako Euskal Ikasketa Zentruak eta Medellingo Cementerio San Pedro Museoak indarrak batu zituzten joan den martxoaren 9an, “Guerra Civil Española en el País Vasco: Memoria y Victimas” izenburua zuen hitzaldi bat antolatuz. Ekitaldia Cementerio San Pedro museoaern auditorioan egin zen eta entzule kopuru polita bildu zen bertara. Eztabaidak gai asko jorratu zituen, hala nola, gudak Euskal Herrian izan zituen ezaugarri bereziak, baketzeari buruzko estatu eta eskualde politikak, oroimen historikoa eta biktimak, legedia eta erbestea.

Hizlaria Santiago de Pablo Contreras, Euskal Herriko Unibertsitateko Historia Garaikideko katedraduna izan zen. Mintzaldiak eta ondorengo solasaldiak 'guda zibila eta --nahiz eta oso desberdinak diren-- egun Kolonbiako gatazka armatuaren arteko konparazio eta hausnarketa egiteko balio dezake', azaltzen du John Alejandro Ricaurtek, Antioquiako Euskal Ikasketa Zentruko sortzaileak. 'Neurri batean bi esperientzia hauek beren historiaren uneren batean gudako krimenak eta giza eskubideen bortxatze masiboa jasan duten herriek dituzten erronken adibide garbiak direlako'.

Santiago de Pablo Contrerasek lizentziatura eta doktoradutza ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) eta Nafarroako Unibertsitatean. 1987. urtean hasi zen irakasle bezala EHUko Gizarte Zientzia eta Komunikazio fakultatean eta gaur egun Historia Garaikideko katedratikoa da EHUko Leioako kanpuseko Filosofia eta Letren fakultatean.

Espainian, Frantzian, Italian,  Japonian eta Kolonbian... argitaratu ditu liburuak eta mintegiak eta hitzaldiak eman ditu Espainian, Argentinan (Universidad Nacional de la Plata eta Universidad Nacional Tres de Febrero), Estatu Batuetan (University of Nevada eta University of Connecticut), Frantzian (Université de Brest, Université de Nantes, Université de Aix en Provence), Italian (Universitá degli Studi di Catania, Universitá di Udine), Japonian (Kansai Gaidai University) eta Ghanan (University of Ghana).

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)


bisita