euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Aizpea Goenaga eta MariJose Olaziregik UNLP bisitatu dute, Pello Mari Otaño katedra sortzea hizpide

2013/05/03

Etxepareko ordezkariak La Platako Unibertsitate Nazionaleko lehendakari Fernando Tauer-ekin izan zuten elkarrizketan (argazkia Pedro Mauregui)
Etxepareko ordezkariak La Platako Unibertsitate Nazionaleko lehendakari Fernando Tauer-ekin izan zuten elkarrizketan (argazkia Pedro Mauregui)

PUBLIZITATEA

Etxepare Institutuko Aizpea Goenaga eta Marijose Olaziregi, erakunde horretako zuzendaria eta Euskara Suspertzeko zuzendaria hurrenez hurren, Buenos Aires probintziako La Plata hiriburuan egon dira bisitari eta bertako UNLPko Euskara eta Euskal Kultura irakurletzaraino iritsi dira, ikasleekin elkarretaratuz eta Unibertsitateko presidentearekin bilduz. Bisita, Euskadiren Argentina-Mercosur-erako ordezkari Sara Pagolarekin egin dute, La Platako Euzko Etxeko agintariak ere agurtu dituztela. La Plata eta Buenos Aires utzita, Etxeparekoek Txilerako bidea hartu zuten.

La Plata, Argentina. Etxepare Institutuklo bi agintariak iragan asteartean, apirilaren 30ean, heldu ziren La Platara, Euskadiren ordezkari Sara Pagola eta haren idazkari Mariana Satostegui laguntzaile.

UNLPko euskal irakurletzaren segimendurako batzordeko kide den Pedro Mauregui-k azaldu digunez, La Platan, batzorde horretako Cesar Arrondok eta Pedro Maureguik berak errezibitu zituzten euskal ordezkariak eta guztiek hitzordua izan zuten Unibertsitateko presidente Fernando Tauer-ekin. Solasaldi horretan argi utzi zuten ongi ikusten dutela Eusko Jaurlaritzak eta UNLPk sinaturik daukaten hitzarmena, 2008an hasirik gaurdaino indarrean segitzen duena, bertako Euskal Hizkuntza eta Kultura irakurletza sostengatuz.

Bildutakoek azpimarratu zuten harreman horretan sakontzearren aurrera segitzen dutela UNLPen 'Pello Mari Otaño' izeneko katedra sortzeko lanek, izen horrekin ohoratu nahi delarik urte askotan Argentinan bizi eta aritu zen bertsolari zizurkildar handia, izan ere Argentinako lehenengo euskara irakasletzat hartua den Diasporako bertsolari eta idazle handia.Katedrak Euskal Ikasketak landuko lituzke, Hezkuntza Zientzien eta Humanitateen Fakultatearen baitan, Letra Departamentuaren alorrean, argitu dio EuskalKultura.com-i Pedro Maureguik.

Izan ere, Etxepareko kargudunak Hezkuntza Zientzien eta Humanitateen Fakultateko Letra Departamentuko buru Carolina Sancholuzekin ere bildu ziren ondoren, eta pausoak eman zituzten Otaño Katedraren plangintzari dagokionez. Segidan, UNLPko Euskara eta Euskal Kultura irakurletzako ikasleekin batu eta solastu ziren, euren irakasle Idurre Lekuona ere bertan. Ikasleek euskarazko antzerki labur batekin errezibitu zituzten bisitariak. Aurkezpen eta iritzi-trukeen ostean, Goenaga eta Olaziregik Etxepare zer den eta munduan zehar barreiatuta dauzkan irakurleei buruzko informazioa eman zieten.

La Platako aldiari amaiera egokia emateko, bisitari eta laguntzaileek La Platako Euzko Etxearen egoitza bisitatu zuten eta bertako batzordekide eta agintariekin bildu ziren, eguna senidetasun afari batekin bururatuz.

La Platik Aizpea Goenaga eta Nari Jose Olaziregik Buenos Airesko bidea hartu eta Txilerako bidean jarri ziren, Txilen, jakina denez, beste lau irakurletza baitauzka Etxepare Institutuak, Santiagon eta Valparaison.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia