euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Agenda kulturala hobetzera bideratu nahi ditu Coloradoko Euskal Etxeak aurtengo jaialdiko diru sarrerak

2014/07/31

Coloradoko Euskal Etxeak abuztuaren 10ean, igandea, deitu ditu bazkide eta lagunak 'Mendiko Jaialdia' izenez urtero antolatzen duen euskal piknika egiteko
Coloradoko Euskal Etxeak abuztuaren 10ean, igandea, deitu ditu bazkide eta lagunak 'Mendiko Jaialdia' izenez urtero antolatzen duen euskal piknika egiteko

PUBLIZITATEA

Abuztuaren 10ean ospatuko du Coloradoko Euskal Etxeak aurtengo jaia eta Mayi Petracek-ek, klubeko presidenteak, Euskalkultura.com-i esan legez, bertan lortutako baliabideak agenda kulturala aberastera bideratu nahi dituzte. Duela 11 urte sortu zuten kluba, estatuko euskal etxe bakarra. 33 kiderekin NABOko klub txikienetakoa en honek, federazioak eta gainontzeko euskal etxeek antolatzen dituzten ekintza kulturaletan partaideago izan nahi luke: “Baliabideak bideratu nahi ditugu NABOrekin eta ondoko euskal etxeekin indarrak batu eta Euskal Herritik hizlari zein musikariak ekartzerako”, adierazi du Petracek-ek.

Parker, Colorado, AEB. Festa, urteroko euskal piknika, ospatuko dute Coloradoko (AEB) euskaldunek abuztuaren 10ean. Iazko jaian, Euskal Etxeko hamargarren urteurrena ospatze aldera, oroigarri berezia eman zioten Michael Matassa elkartearen sortzaileari. Aurtengo nobedadea, ostera, euskal produktuak erosteko aukera izango da, Barbot Etchepare Basque Imports enpresaren eskutik. Horrez gain, zozketa antolatuko dute, aurreko urteetan bezala, eta irabazleak, saldutako txartelen diruaren %50a eramango du etxera, gainontzekoa Euskal Etxearentzat izanik.

“Piknika dugu finantzatzeko iturri behinena”, esan du Petracek-ek. “Ateratzen dugun dirtuarekin kluba finantzatzen dugu epe labur eta ertainera dirua nahikoa bildu nahi genuke proiektu guretzat garrantzitsu batzuetan parte hartzeko eta, esaterako, Euskal Herritik hizlari zein musikariak ekartzerako orduan, NABOrekin eta inguruko euskal etxeekin elkar lanean sakonago aritzeko”.

'Mendiko Jaia', abuztuaren 10ean

Eguerdian hasi eta arratsaldeko 16:30ean bukatuko da 'Mendiko Jaia' lez bataiatu duten festa. "Coors garagardo enpresaren fabrika dagoen Lions Park-en izango da", Golden-en (Colorado), azaltzen du klubeko arduradunak. Superior Farms enpresak emandako 25-30 kilo inguru arkume eskainiko dituzte bazkaltzeko, bai eta oilaskoa, entsalada, gateau Basque eta gazta. Salt Lake City-ko Utah’ko Triskalariak dantza taldeak emanaldia eskainiko du baita ere: “Euskal Etxe txikitxoa da geure dantza taldea izateko eta beste klubetatik ekartzen ditugu”, argitzen du Petracek-ek, irribarrez.

Laurogei lagun inguru batu ziren iazko festara, presidentearen esanetan, eta “beste hainbeste espero ditugu aurten”. “Kaliforniako beste jaialdiekin alderatuta txikia da geurea baina ondo pasatzen dugu eta euskal kultura landu eta erakusteko aukera ederra da, euskaldunei eta ez euskaldunei”.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia