euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

AEBetako euskal pikniken sasoia Renora (Nevada) eta Gooding-era (Idaho) iritsiko da asteburuan

2013/07/19

Renoko Zazpiak Bat Euskal Etxeko dantza taldea (argazkia RenoEE)
Renoko Zazpiak Bat Euskal Etxeko dantza taldea (argazkia RenoEE)

PUBLIZITATEA

Estatu Batuetako euskal etxeek udako hilabeteak baliatzen dituzte euren urteroko piknikak egiteko eta ekainetik irailera herrialde osora zabaltzen den festa egutegia osatu dute urteen poderioz. Asteburu honetan jai giroa Nevadako Reno hirira eta Idahoko Gooding-era helduko da, bertako euskal etxeek antolatu dituzten ekitaldiei esker.

Reno, Nevada. Renoko Zazpiak Bat Basque Club elkarteak gaur bertan abiatuko ditu 46. Urteroko Piknika. Jaiaz gozatu nahi dutenek hitzordua dute John Ascuaga euskaldunaren Nugget Casino-ko Orozko jatetxean, han hasiko baitira jarduerak Amuma Says No talde boisetarraren kontzertu batekin.

Bihar, aldiz, jaia aire zabalean egingo da, Wingfield parkeko zelaietan. Bertan egitarau oparoa gauzatuko da: euskal dantza erakustaldiak, euskal gastronomia dastaketak, bertsolariak, aizkolariak eta harrijasotzaileak. Lehiaketak ere izango dira: irrintzi norgehiagokoa, haurrentzako bota txapelketa eta txinga lehia. Azken honetan irabazleak eta txapeldunordeak dirusaria jasoko dute. Jaiari bukaera emateko, Amuma Says No taldearekin dantzaldia egingo da.

Jaialdiaren egitarau osoa, hemen.

Bestalde, Idahon Gooding Basque Association euskal etxeak igandean egingo du bere 36. Urteroko Piknika. Egitarauak euskal kulturaz gozatzeko aukera asko eskainiko ditu: herri kirolak, musika, euskal dantza erakustaldiak eta, indarrak berreskuratzeko, barbakoa.

AEBetako euskal piknik sasoiaren egutegia, NABOren webgunean.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia