euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Abuztuan Saint Pierre eta Miquelon irletan emanaldiak egiteko musikari bila ari da bertako euskal etxea

2014/04/11

Pilota eta herri kirolak izan ziren eguneko proagonistak Saint Pierre eta Miquelongo Euskal Jaian (argazkia http://www.tourisme-saint-pierre-et-miquelon.com)
Pilota eta herri kirolak izan ziren eguneko proagonistak Saint Pierre eta Miquelongo Euskal Jaian (argazkia http://www.tourisme-saint-pierre-et-miquelon.com)

PUBLIZITATEA

Iparraldeko Euskal Kultur Erakundearen webguneak Euskal Herriko musikariei zuzenduriko eskaintza baten berri eman du: Saint Pierre eta Miquelon uharte frantsesetako Euskal Pilota Ligak hiru musikari gonbidatu nahi ditu bertara, elkartearen urteroko euskal jaian aritzeko. Festa abuztuan izango da, 13tik 25era bitartean, eta Ternua aldeko uharte hauetako euskal elkarteak bere gain hartuko ditu hegazkin txartelak eta ostatua.

Saint Pierre eta Miquelon. Ameriketako Iparraldean kokatuta daude Saint-Pierre eta Miquelon uharte frantsesak, Ternua inguruan, eta euskal ondare nabaria gordetzen dute. Bertako Zazpiak Bat Euskal Etxeak eta Euskal Pilota Ligak urtero antolatzen dute euskal jaia abuztuan. Gertakari horren 33. edizioa abuztuaren 13tik 23ra izango da eta arduradunak buru belarri ari dira dagoeneko festa antolatzen.

Euskal Kultur Erakundearen webgunean deialdia egin dute bi elkarteok bestan emanaldiak egin nahi dituzten musikariak bertara gonbidatzeko. Abisuak agertzen duenez, antolatzaileek bere gain hartuko dituzte musikarien hegazkin tiketak eta ostatua (gehienik 3 musikarirentzat). Hautagaiek beren burua aurkeztu behar dute, e-mailez mezu bat igorriz helbide honetara: lpbspm@cheznoo.net

EuskalKultura.com-ek Euskal Etxeko kide David Lamoreuxekin hitz egin du eta honen esanetan, Saint Pierreko euskal elkarteak inguruotako beste euskal etxeekin harremanak estutzeko eta ekitaldien antolakuntzan elkarri laguntzeko gogotsu agertu da.

Pilota irakasle berria

Bestalde, aipatu Saint Pierre eta Miquelongo Euskal Pilota Ligak buru-belarri darraiela euskal kirol hau zabaltzen eta sustatzen. Halatan, irakasle berria izango dute aurki: Christophe Sanchez. "Floridako pilotari profesionalen munduan oso ezaguna da eta hil honetako 23tik iraileko 19a bitartean izango dugu hemen", azaldu du Davidek. 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia