Hemen zaude: Hasiera Albisteak Abian dira Literaldi-ko #mikroipuina eta #ipuintzarra lehiaketak; izan zaitez zu ere Twitter bidezko idazle!

Abian dira Literaldi-ko #mikroipuina eta #ipuintzarra lehiaketak; izan zaitez zu ere Twitter bidezko idazle!

2012/04/12

Bartzelonako Euskal Etxeak ekimen berri bat jarri du abian aurten Literaldia 12 jaialdiaren barruan eta teknologia berriak erabiliz mundu osoko euskaltzaleen sormenari erronka bota dio. Batetik, #mikroipuina hasthtag-a erabiliz 140 karakteretan istorio txikiak idazteko gonbitea egin du; eta, bestetik, #ipuintzarra etiketarekin sarean ari dira ipuina sortzen, euskaraz biak. Elkartea katalanez ere ari da ekimena gauzatzen (#mikroconte eta #megaconte etiketekin). Atzo hasi ziren lehendabiziko txioak agertzen, parte har ezazu!

Bartzelona, Katalunia. Mundu osoko euskaltzale eta literaturzaleei sormena eta irudimena sarean erakusteko aukera bikaina eskaintzen die aurten Bartzelonako Literaldia’12 jaialdiak, Twitter bidez sortzen ari diren ipuin kolektiboarekin eta mikroipuinekin. Partehartzaileen artean Euskal Etxeko jatetxean afaria eta Literaldiako produktuak zozketatuko dira, gainera.

Mikroipuinei dagokienez, nahi duen orok parte hartu ahal izango du lehiaketan. Bi hizkuntzetan sortu ahal dira ipuin labur hauek: euskaraz #mikroipuina hashtag-a erabili beharko da eta katalanez #mikroconte. Gaia librea da, eta muga bakarra, Twitterrek ezartzen duen 140 karaktereena.

Horrez gain Literaldiak atzo goizean jarri zituen abian euskaraz eta katalanez osatuko diren ipuin kolektiboak (euskaraz #ipuintzarra eta katalanez #megaconte).

Euskal Etxearen Twitter kontuak (@Euskaletxeabcn) bota ditu lehendabiziko twit edo txioak eta beste erabiltzaileek idazten dituzten mezuen artean egunero mezu bat aukeratuko du elkarteak, horrela apurka apurka ipuin osoa osatu arte. Maiatzaren 12a bitartean horrela izango da egunero.

Hona hemen abiapuntuak:

- Comencem: "Vet aquí que una vegada dues persones en un poble petit..."

- Hona hasiera "Baziren behin herri txiki bateko bi lagun..."

Nola jarraituko zenuke?

-Informazio gehiago: www.literaldia.com eta blog.euskaletxeak.org

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)


bisita