euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Abian dira Boiseko ostegunetako euskal hitzorduak: Basque Block Thursdays

2014/02/14

Kantari Boiseko aurreneko "Basque Block Thursdays" delakoan (argazkia IKortazar)
Kantari Boiseko aurreneko "Basque Block Thursdays" delakoan (argazkia IKortazar)

PUBLIZITATEA

Iragan otsailaren 6an abian jarri ziren Boisen "Basque Block Thursday" delakoak, ostegunero hiriko euskal auzo historikoan egingo diren euskal kultur ekitaldiak. Hiriko euskaldunek sustariko ekimena dira asteroko hitzordu hau, helburu argi batekin: Boiseko euskal komunitateari ostegunero doako kultur jarduera batean parte hartzeko aukera ematea. Iragan ostegunean musika eta kanta saioa egin zen Basque Museum & Cultural Center-en eta lagun asko bertaratu ziren, giroaz gozatzera. Ondoren, festak Leku Ona jatetxean jarraitu zuen, Amuma Says No taldearen kontzertuarekin.

Boise, AEB. Arrakastatsu hasi ziren iragan otsailaren 6an Boiseko "Basque Block Thursdays" hitzorduak, Basque Museum and Cultural Center-en egin zen hitzorduarekin. Eguraldia makurra zen, baina hotzari aurre eginez, hara bildu ziren Boiseko hainbat euskaldun, euskal musika kontzertu eta kantaldia gozatzeko irrikaz.

Bertan izan ziren ere Boiseko euskara ikasleak, eta musikariekin bat egin zuten kantuan. Horrela ikasleek euskal kanta herrikoiak ikasteaz gain, klasean ikasitakoa praktikatu ahal izan zuten.

Boise Basque Block Thursdays 1

[Euskal musikarien artean Patty Miller, Boise Euskal Museoaren zuzendaria gitarra jotzen; Mary Lou Murelaga Guerricabeitia, soinua jotzen; eta Coro Goitiandia, panderoan (argazkia IKortazar)]

Boise Basque Block Thursdays 2

[Euskara ikasleek bat egin zuten kantariekin eta giro ederra sortu zen (argazkia IKortazar)]

Kantaldiaren ostean, jaiak Leku Ona jatetxean izan zuen bigarren zatia, Amuma Says No talde boisetarraren kantu euskaldunekin. "Basque Block Thursdays" ekimenak ostegunero egingo dira. Doakoak izango dira, gainera. Adi datozen hitzorduei! Horretarako, egin kasu Auzolan izeneko ekimen berriari eta The Basque Block webguneari. Bertan Boiseko euskal komunitatearen azken berriak eta datozen hitzorduak agertuko baitira.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia