euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskaldunek esker ona agertuko diote Idaho Estatuari Boiseko Kapitolioan, Pete Cenarrusa gogoan

2014/02/12

Pete Cenarrusa, urte askoan Idahoko Estatu Idazkaria izan zena, oso gogoan izango dute biharko ekitaldian (argazkia Cenarrusa.org)
Pete Cenarrusa, urte askoan Idahoko Estatu Idazkaria izan zena, oso gogoan izango dute biharko ekitaldian (argazkia Cenarrusa.org)

PUBLIZITATEA

Bihar, otsailaren 13an, Idahoko euskaldunek hitzordua dute Boiseko Kapitolioan, "A Basque thank you" ekitaldian parte hartzeko. Ekitaldi honekin euskal komunitateak esker ona agertuko dio Idaho estatuari, azken hamarkadaotan babesa eta sostengua emateagatik euskaldunek eta Pete Cenarrusa estatu idazkari ohiak sustatutako hamaika jarduerei.

Boise, AEB. "A Basque thank you", 'euskal esker ona' izena du bihar Boiseko Kapitolioan egingo den ekitaldiak. Bertan, Idahoko euskaldunek estatu honi esker ona agertuko diote, azken hamarka hauetan euskal komunitatearen eta Pete Cenarrusa estatu Idazkaria izan zenaren hainbat ekimen laguntzeagatik eta babesteagatik. Cenarrusa Idahoko estatu idazkaria izan zen hainbat urtetan (karguan denbora gehien izan den pertsona) eta euskal komunitateko kide ezagun eta maitatua zen. Joan den irailean hil zen, 95 urte zituela eta Idahoko euskaldunek oso gogoan izango dute biharko ekitaldian.

Jarduera Ordezkari Ganberako eta Senatuko Merkataritza Batzordeen saio bateratu batekin hasiko da. Saio berezi honetan euskal komunitateak esker ona agertuko du eta hainbat hitzaldik gaerian utziko dute nazioarteko merkataritzak eta harremanek Idahorentzat duten garrantzia. Hitzaldiotan Euskal Herriko, Mexikoko eta Kanadako kasu praktikoak aipatuko dira. Ekitaldia irekia izango da eta antolatzaileek bertara biltzeko deia egin diote euskal komuniteari.

Saioaren ondoren harrera ekitaldia egingo da Kapitolioan, eta jarraian musika eta dantza ikuskizuna. Bertan ariko dira txalapartariak, Oinkari Basque Dancers, Herribatza Dantzariak taldea eta Txantxangorriak musika taldea, guztiak Boisekoak.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia