Hemen zaude: Hasiera Albisteak 400 lider ekonomiko eta sozialek babestu zuten Bilbon Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia berria

400 lider ekonomiko eta sozialek babestu zuten Bilbon Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia berria

Sei hilabete ere pasa ez direla lehenengo urrats publikoak eman zituenetik, joan den ostegunean egin zuen bere aurkezpen nagusia Bilboko Euskalduna Jauregian Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak. Erakunde berriak helburu anbiziotsua oso finkatu du: Euskadi erreferentzia bihurtzea Europan berrikuntza alorrean. Lanabes esanguratsuak bereganatu ditu horretarako: Euskal instituzioen babes handiaz gainera, proiektura ekonomi, gizarte, unibertsitate, zientzia eta teknologia alorretako 400 lider eta eragile erakarri ditu, bere barne batzordeetako partaide eta ekile. Iban Ociok sinatzen du artikulua Berria egunkarian.

Iban Ocio, Bilbo. Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian beste «eraldaketa ekonomiko eta sozial handi bat» bultzatzeko lanari ekin dio Berrikuntzaren Euskal Agentziak (Innobasque). Udaz geroztik ari da lanean, eta 400 bat kide dauzka jada: ekonomia, gizarte, unibertsitate, zientzia eta teknologia eremuetan izen handia duten 400 bat lider, Innobasqueko presidente Pedro Luis Uriarteren hitzetan. «Berrikuntza sustatzea eta 2030erako Euskadi Europan ikur bihurtzea» izango agentzia jaioberriaren erronka eta, bide horretan, «administrazioaren babes osoa» izango du.



Innobasquen eta, orobat, berrikuntzaren aldeko apustua berretsi zuen atzo bertan Eusko Jaurlaritzako lehendakari Juan Jose Ibarretxek, agentziako gobernu organoak aurkezteko ekitaldiaren harira. Innobasque «herri proiektua» dela eta «bidea guztion artean» egin behar dela azpimarratu zuen. Izan ere, «iraganeko arrakastak ez dira nahiko etorkizuneko ongizatea ziurtatzeko».

Azaldu zuenez, «duela 25 urteko eraldaketaren gakoa irauteko gogoa izan zen». Oraingo aldaketaren gakoa, berriz, berrikuntza izango da. Nahitaezkoa iritzi zion «balioetan berritzeari». Enpresa munduan eta gizarteko beste alorretan. Eta lan horretan Innobasque «funtsezkoa» da.

Uriartek ere ezinbestekoa iritzi zion berrikuntza sustatzeari, eta «euskal gizartearen gaitasunak» baliatzeko premiaz ohartarazi zuen. «Gaitasun horietako batzuek ezkutuan segitzen dute, beste batzuk garatu gabe daude, eta horiek guztiak abian jarri behar ditugu». Berrikuntza «ikuspegi zabal batetik» aztertu beharra dagoela ere adierazi zuen Uriartek.

'Pertsona da giltza'

Enpresek ez ezik, «balioa eransten» duen edozein ari da berrikuntza bultzatzen eta «pertsona» da, hain justu, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaian «beste eraldaketa ekonomiko bat» burura eramateko giltza.

Innobasquen ere ardatz garrantzitsuenetako bat pertsonek osatutakoa izango dela eta, horretarako, «lan talde indartsu, konprometitu eta mugatu» bat sortu dutela jakinarazi zuen agentziako presidenteak. Jaurlaritzarekin, foru aldundiekin, SPRIrekin eta beste erakunde publikoekin elkarlana sustatzea izango da talde horretan zereginetako bat.

Innobasquek, bestela ere, sei lan esparru izango ditu: berrikuntza teknologikoa, gizarte berrikuntza, enpresaren eraldaketa, internazionalizazioa, ekintzailetasuna eta sustapena eta komunikazioa.


INNOBASQUE

Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren gobernu organoak aurkeztu zituzten Bilboko Euskalduna Jauregian:

ZUZENDARITZA BATZORDEA

--Presidentea: Pedro Luis Uriarte

--Presidenteordeak: Jose Maria Aldekoa (MCC-ko presidentea), Pedro Miguel Etxenike (Donostia International Physics Centerreko presidentea), Miguel Lazpiur (Confebaskeko presidentea) eta Alvaro Bidegain (Tubacexeko presidentea).

--Idazkaria: Mario Fernandez (Uria y Menendez Norteko bazkide nagusia)

--Diruzaina: Xavier Irala (BBK-ko presidentea)

ZUZENDARITZA KONTSEILUAK

--Berrikuntza teknologikoa: Andres Arizkorreta (CAFeko kontseilari ordezkaria)

--Gizarte berrikuntza: Xavier Retegi (Eusko Ikaskuntzako presidentea)

--Enpresaren eraldaketa: Txomin Garcia (Ulma taldeko zuzendari nagusia)

--Internazionalizazioa: Luis Uribarren (Tubos Reunidos-Condesako presidentea)

--Ekintzailetasuna: Mikel Urizarbarrena (Panda Softwareko presidentea)

--Sustapena eta komunikazioa: Jose Ignacio Arrieta (Editorial del Pais Vascoko presidentea)

(Berria-n argitara emana 2008-02-01ean)


Lotura interesgarriak

Innobasque-ren webgunea
www.innobasque.com

'Innobasque, EAEn berrikuntza sustatzeko agentzia'
Eitb24.com webgunean

'Innobasque, un proyecto que ilusiona de verdad'
Pablo Aretxabala-ren Hontza blogean

'Lo que me gusta y no de Innobasque'
¿Por qué estoy en Innobasque?, Cybereuskadi.com webgunean

Innobasque-ren argazkia
Josu Azpillagaren blog pertsonalean
Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

400 lider ekonomiko eta sozialek babestu zuten Bilbon Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia berria

Ibarretxe Innobasqueren aurkezpenean

E-postaz harpidetu albisteetara

bisita