Hemen zaude: Hasiera Albisteak 30 lanpostu eskaintzen ditu Ikerbasquek egun kanpoan ari diren beste hainbeste ikerle Euskal Herrira etor daitezen

30 lanpostu eskaintzen ditu Ikerbasquek egun kanpoan ari diren beste hainbeste ikerle Euskal Herrira etor daitezen

2007/05/24

Ikerbasque-k, Zientziarako Euskal Fundazioak, esperientziadun ikertzaileentzat 30 lanpostu eskaintzen ditu. Proposamena atzerrian dauden goi-mailako ikertzaileei zuzentzen da, euskaldun zein atzerritar, euren ikerketa-ibilbidea Euskal Herrian egiten jarrai dezaten. Hautagaiek bete beharreko baldintzen artean, honokoak: doktore-tesia gutxienez 2003ko otsaila baino lehen amaitua izan eta Euskal Sistema Zientifikotik kanpo gutxienez lau urteko esperientzia izatea kalitate goreneko mundu mailako ikerketetan. Argibide gehiago, artikulua honetan.

Ikerbasque (Basque Foundation for Science) Eusko Jaurlaritzak Euskal Herriko ikerketa-gaitasuna sustatzeko sortutako fundazioa da. Bere helburuak dira euskal zientzia sistema indartzea (ikerlariak Euskal Herrira ekarriz) eta Ikerketa Zentruak sortuz sistema hori garatzeko bidea ematea, besteak beste. Asmo horrekin Jaurlaritzak inbertsio nabarmena aurreikusi du datozen urteetan, bai ikertzaile eta bai azpiegitura arloan, Euskal Herria nazioarteko erreferentzia bihurtzeko asmoz.

Prozesu honen barruan Ikerbasque-k 30 lanpostu eskaintzen ditu atzerrian dauden goi-mailako ikertzaileek euren ikerketa-ibilbidea Euskal Herrian egiten jarrai dezaten. Deialdia kanpoan dabiltzan euskal ikerlari zein atzerriko profesionalei zuzentzen zaie. Hautagaiek bete beharreko baldintzen artean, hauek:

1. Doktore-tesia gutxienez 2003ko otsaila baino lehen amaitua izatea.

2. Ezinbestekoa da Euskal Sistema Zientifikotik kanpo gutxienez lau urteko esperientzia izatea kalitate goreneko mundu mailako ikerketetan.

3. Ikerketa-ibilbide kontsolidatua izatea.

Ikerbasquek kontratu mugagabe bat eskaintzen die ikertzaile hauei, Basque Foundation of Science-ek ordaindua. Soldatak Basque Research System-ek ezarritakoaren araberakoak izango dira. Ikertzaileek euren proiektuak Euskal Herriko unibertsitate, zentro teknologiko edo laborategiren batean garatzeko aukera izango dute, ikerketa-espezializazioaren arabera. Nazioarteko batzorde batek ebaluatuko ditu eskaera guztiak.


Lotura interesgarriak

Lanpostu eskaera egiteko helbidea
www.science.eu.com deialdia

Ikerbasque Fundazioa
www.ikerbasque.net
Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

30 lanpostu eskaintzen ditu Ikerbasquek egun kanpoan ari diren beste hainbeste ikerle Euskal Herrira etor daitezen

Ikerbasque-n logoa

E-postaz harpidetu albisteetara

bisita