Hemen zaude: Hasiera Albisteak 25 urtez pilotari eta Balear frontoiko buru izan den Paco Aguilók lankideen omenaldia jasoko du Incan, Mallorcan

25 urtez pilotari eta Balear frontoiko buru izan den Paco Aguilók lankideen omenaldia jasoko du Incan, Mallorcan

Mallorca eta Euskal Herriko pilotari komunitateak omenaldia egingo dio larunbatean Paco Aguiló pilotariari. Aguiló 25 urtez irlako pilotari ezagunenetakoa izan da eta Balear frontoiaren buru bezala ere jardun zuen. Ekitaldia Inca herrian izango da eta bertara irletako pilotari ohiak bilduko dira --Ortiz anaiak, Matías, Bechi eta Coll-- eta baita ere Markina eta Durango aldetik propio etorriko diren beste zenbait, tartean Berrojalbiz, Bengoa, Kortabitarte eta Arkarazo. Miamiko euskal komunitatetik ere pilotari askok babesa eman nahi izan diote Aguiló lagunaren omenaldiari, EuskalKultura.com-i propio adierazi diotenez.

Lagun eta lankideek 'zesta puntari zion maitasunagatik euskaldunentzako eredugarria izan den mallorcar peto-petoa' bezala deskribatzen dute Paco Aguiló. Balear irletako frontoietan garatu zuen 25 urteko ibilbideak aztarna utzi du eta asko dira Aguilóren profesionaltasuna, lana eta gizalegea gogoratzen dutenak. Egun, pilotariak diabetes larria du eta hankak eta ikusmena galdu egin ditu. Omenaldia aukera ederra izango da pilotari eta lagunen elkartasuna erakusteko.

Ekitaldia Inca herrian gauzatuko da eta bertan irletako pilotari ohiak eta Euskal Herrikoak ere izango dira. Matías Barcelók, irlako puntista nabarmenetakoak, Aguilóren giza maila eta bihotz ona azpimarratzen ditu. Ezagutzen dutenen esanetan, Aguilók 'beti lagundu zituen bai pilotariak eta bai kirola bera ere, ez bakarrik arlo profesionalean, baizik eta baita pertsonalean ere. Ezagutzen duten guztiek maite dute', diote zalantza izpirik gabe. Itsasoaz bestalde ere lagunak ditu Aguilok eta nahiz eta ekitaldira etorri ezin izango diren, Miamiko pilotari komunitateko bozeramaleek propio adierazi nahi izan diote EuskalKultura.com-i bat egiten dutela gogoz eta bihotzez omenaldiarekin.

Larunbatean, arratsaldeko 20:30tan hasiko da ekitaldia Incako Sport Polikiroldegian, Jaume Suredak gidatuta. Omenaldiarekin batera Islas Baleares frontenis txapelketako sari banaketa ere egingo dute.


Lotura interesgarriak

Artea Euskal Etxea, Mallorca
www.euskaletxeakmallorca.com

'Homenaje a Paco Aguiló, referente de la cesta en Mallorca'
www.masterjai.com
Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

25 urtez pilotari eta Balear frontoiko buru izan den Paco Aguilók lankideen omenaldia jasoko du Incan, Mallorcan

Paco Aguiló, gurpil aulkian, Mallorcako pilotari kideek inguratuta (argazkia Matías Barceló)

E-postaz harpidetu albisteetara

bisita