euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

“An Enduring Legacy: The Story of Basques in Idaho” liburua gaztelaniaz doan pdf formatoan eskuragarri

2013/01/17

"Un legado que perdura: La historia de los vascos en Boise" liburuaren azala
"Un legado que perdura: La historia de los vascos en Boise" liburuaren azala

PUBLIZITATEA

Henar Chico blogari boisetarrari esker jakin ahal izan dugu sarean eskuragarri dela "Un legado que perdura: la historia de los vascos de Idaho" liburua. Doan eta pdf formatoan deskarga daiteke Eusko Jaurlaritzaren webgunetik. Liburua Boiseko Mark eta John Bieter anaien "An Enduring Legacy: The Story of Basques in Idaho” lanaren itzulpena da. Bertan Bietertarrek Idahoko euskaldunen azken hiru belaunaldien historiaren berri ematen dute, AEBetako estatu honetara heldu ziren aurreneko euskal artzainetatik hasi eta gaur egungo estatuko komunitate sendoenera heldu arte.

Boise, AEB. University of Nevada Press argitaletxeak plazaratu zuen 2003an Mark eta John Bieter anaien “An Enduring Legacy: The Story of Basques in Idaho” liburua; ondoren Eusko Jaurlaritzak gaztelaniara itzuli eta Euskal Herrian eman zuen argitara. Boiseko Henar Chico blogariaren artikulu batek gogorarazi digu egunotan gaia, Jaurlaritzaren webgunetik pdf formatoan doan deskargatu daitekeela aipatuz. Liburua Idahoko euskaldunen historiaren testigantza bizi-bizia da, eta erraz irakurtzen da. Eskuratu nahi duenak, hona jo behar du eta bertatik irakurri edo, bestela, pdf gisa jaitsi dezake.

Boisetik, Henarrek sakon azaltzen ditu liburuaren nondik-norakoak bere blogean, eta John Bieter-en hitz batzuk ere jaso ditu aukera honen karira. Historialariaren esanetan, "nahiz eta sarri immigrazioa gauza lineala bezala ikusten den --nazio batetik bestera doan mugimendua bezala--, deskribapen zehatzagoa litzateke bi nazioen arteko elkarrizketa eta etengabeko elkartrukea dela esatea. Liburua gaztelaniara itzulita egoteak elkarrizketa horren alderdi bat gerturatzen digu. Hurrengoa euskaraz izan dadila!".

-Liburua gaztelaniaz erosteko, jo Elkar-en webgunera, hona

-Jatorrizko ingelesez bertsioan, hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia