Hemen zaude: Hasiera Albisteak 2012 honetan ere dantzek euskaldunen herria omendu zuten Aberri Eguneko Cañuelaseko ospakizunean

2012 honetan ere dantzek euskaldunen herria omendu zuten Aberri Eguneko Cañuelaseko ospakizunean

Era ugari daude Aberri Eguna ospatzeko eta Denak Bat-ek aukeratutakoa dantzak eta euskaldunen alaitasuna komunitate osoari erakustea da. Cañuelaseko Aberri Eguneko Dantzarien 'Topaketa Erregionala' hitzordu nagusietako bihurtu da urteekin eskualdeko euskal etxekoentzat eta seigarren edizio honetan hamabi ordezkaritzak hartu zuten parte herriko San Martin Plazako ospakizunean. Dantzaldia arratsaldeko zazpiak aldera hasi zen danborradaren soinuekin eta talde guztiak aurkeztu ondoren, erromeriara bildu ziren gazteak. Ricardo Basterra FEVAko lehendakari berrautatu berriak lagundu zituen Cañuelaseko lagunak jaialdi kuttun honetan eta agur hitzak zuzenduz partaide guztiei. Euskarak ere izan zuen bere tokia jaian, jendeari oinarrizko hitzak ikasteko aukera emanez.

Cañuelas, Argentina. Ohiko giro bikainarekin gauzatu zen joan den asteburuan Cañuelaseko VI. Dantzari Topaketa. Urtero egiten den festa honek bi helburu argi ditu: alde batetik, Aberri Eguna ospatzea; bestetik, euskal etxeetako gazteak elkartu eta bi egun eder pasatzea. Elkarretaratzearen 2012ko edizio honek ondo asko bete zituen bi xede hauek tauletan, erromerian eta igandeko bazkarian.

Egitarauari jarraituz, jaia kalejira batekin hasi zen. Iluntzean eta txaloka eta dantzatuz, dantzari, danborrari, erraldoiak eta oro har, euskal etxeko lagunak, herriko San Martin plazan kokatuta zegoen oholtzara abiatu ziren. Danborradaren soinuek ireki zuten ikuskizuna. Hamabost taldek aurkeztu zituzten ondoren euren koreografiak eta dantzaldia bukatzean guztiek bat egin zuten agertokiaren aurrean Fandangoa egiteko. Nobedade gisa, euskara stand bat bisitatu ahal izan zen emanaldia burutzen zen bitartean. Euskaltzaleak euskaltegia arduradun, euskara ere modu berezi honetan egon zen presente ospakizunean.

Larunbateko erromeria zein igandeko bazkaria herriko Nekazaritza elkartean gauzatu ziren. Bazkarian, Denak Bat-eko abesbatzak bere errepertorioko kantu batzuk oparitu zizkion publikoari eta euskal etxe anfitrioiak oroigarri bana eman zien dantza talde guztiei. Agur errekia amaitzean, “agur eta hurrengora arte” esan zioten elkarri euskal etxeetako ordezkaritzek.

Hona hemen Cañuelaseko Aberri Eguneko irudi bidezko erreportaia: 

[Kalejira batek markatu zuen plazarako bidea (bideoa EuskalKultura.com)]

Canuelaseko VI. Aberri Eguna 2012 020

 [Cañuelaseko Denak Bat eta Gral. Las Heraseko Zazpirak Bat euskal etxeetako danborrariek Euskal Herriaren 'presentzia ozena' entzunarazi zuten herriko plaza nagusian (argazkia EuskalKultura.com)]

 

Canuelaseko VI. Aberri Eguna 2012 01

 [Eta dantzak Buenos Aireseko Ekin Dantzari Taldearen ‘Agurra’ eta ‘Uztai Txiki’ koreografiekin hasi ziren (argazkia EuskalKultura.com)]

Canuelaseko VI. Aberri Eguna 2012 02

[Ez zen asko itxaron behar izan dantzari anfitrioiak ikusteko. Cañuelaseko Denak Bat-eko taldeak ‘Kaskarotak’ eskaini zuen (argazkia EuskalKultura.com)] 

Canuelaseko VI. Aberri Eguna 2012 03

[Anfitrioi txikiek ere izan zuten euren momentua dantzaldian. ‘Txirulari’ eta ‘Ipurdi Dantza’rekin Denak Bat-eko neskato eta mutikoek txalo beroak bereganatu zituzten (argazkia EuskalKultura.com)] 

Canuelaseko VI. Aberri Eguna 2012 04
 

[Gral. Las Heraseko euskal etxeak gero eta partaidetza gehiago du euskal ekintzetan. VI. Dantzarien topaketan ‘Sorgin Dantza’ aurkeztu zuen Zazpirak Bat-eko dantza taldeak (argazkia EuskalKultura.com)]

Canuelaseko VI. Aberri Eguna 2012 05

[Bostehun bat kilometrora dago Parana Cañuelasetik. Hala ere eta ahalegin handia eginez, aurten ere pasatu zen Urrundik euskal etxeko taldea ‘Aberri Eguneko’ tauletatik, Santa Fe probintziatik etorririk  (argazkia EuskalKultura.com)]

Canuelaseko VI. Aberri Eguna 2012 06

[Lomas de Zamorako euskal etxeak ere izan zituen ordezkariak VI. Dantzari Topaketan. Denak Bat-eko gazteek  ‘Hator hator’ dantzatu zuten (argazkia EuskalKultura.com)]

Canuelaseko VI. Aberri Eguna 2012 07

[Festa honetan parte hartzeko seguruenik kilometro gehien egiten zituzten dantzariak Cordobako Guro Txokoa-ko taldekoak izan ziren. Hori ez zen oztopo izan eta alaitasun handiz hartu zuten agertokia ‘Flarinkoa’ dantzarekin (argazkia EuskalKultura.com)]

Canuelaseko VI. Aberri Eguna 2012 08

[Berritasunen artean, aurten Cañuelaseko helduen taldea ere animatu zen publikoaren aurrean aritzera. ‘Alargunak’, Axuri Beltza, egin zuten etxeko emakumeek (argazkia EuskalKultura.com)]

Canuelaseko VI. Aberri Eguna 2012 009

[Eta nobedadeekin jarraituz, Tres Arroyos Hiru Erreka euskal etxeko dantzariak lehendabiziko aldiz aurkeztu ziren Cañuelasen. Hiru Errekako nesken ‘Kuadrille’  (argazkia EuskalKultura.com)]

Canuelaseko VI. Aberri Eguna 2012 010

[Chascomuseko dantzariak ere igo ziren plaza nagusian kokatuta zegoen oholtzara. Arin Arin eskaini zuten (argazkia EuskalKultura.com)]

Canuelaseko VI. Aberri Eguna 2012 011

[Cordoba probintziako ordezkari baita ere, Villa Mariako euskal etxeko gazteek ere konpartitu zuten euren trebetasuna publikoarekin (argazkia EuskalKultura.com)]

Canuelaseko VI. Aberri Eguna 2012 012

[Maipuko dantzariek kolorez bete zuten gaua euren ‘Lantzeko Inauteria’rekin (argazkia EuskalKultura.com)]

Canuelaseko VI. Aberri Eguna 2012 013

[Aberri Eguneko orain arteko emanaldi guztietan hartu dute parte La Platako Euzko Etxea-ko dantzariek. Aurtengoan ‘Ezpata Dantza” egin zuten (argazkia EuskalKultura.com)]

Canuelaseko VI. Aberri Eguna 2012 014

[Euren euskal etxearen mendeurrenaren urtean Rosarioko Zazpirak Bat-eko dantzariek ‘Hator Hator’ dantzatu zuten (argazkia EuskalKultura.com)]

Canuelaseko VI. Aberri Eguna 2012 015

[Ikuskizunarekin bukatzeko, euskal etxe anfitrioiak Fandango, Arin Arin eta Kalejira  taularatu zituen (argazkia EuskalKultura.com)]

Canuelaseko VI. Aberri Eguna 2012 015
[Cañuelaseko Aberri Eguneko ospakizunean eta Euskaltzaleak euskaltegia arduradun, euskara stand bat muntatu zen larunbat arratsaldean (argazkia EuskalKultura.com)]

Canuelaseko VI. Aberri Eguna 2012 016

[Ordu txikiak arte luzatu zen parranda larunbateko erromerian (argazkia EuskalKultura.com)]

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)


bisita