Usted está aquí: Inicio Agenda 2008ko NABO Biltzarra eta Chinoko Euskal Etxeko urteroko euskal festaren 40. urteurrena
Acciones de Documento

2008ko NABO Biltzarra eta Chinoko Euskal Etxeko urteroko euskal festaren 40. urteurrena

Qué
Cuándo
29/08/2008 30/08/2008
29/08/2008 a 30/08/2008
Dónde
Chino, AEB
Chino, AEB

Chinoko Euskal Etxeak, urteroko antolatzen duen piknik eta euskal festaren 40. edizioa ospatzeaz gain, 2008ko NABO (North American Basque Organizations) Biltzarra eratzeko ardura hartu du aurten. Ekitaldiak gaurtik igandera bitartean garatuko dira ofizialki, astelehenean ere Chinoko 'Centro Basco' izeneko jatetxean zeozer izango bada ere. Programazioa 19:00etan hasiko da bertako euskal etxeko bazkideen eta bertara bildutako euskal komunitateko kideen arteko bilera batekin. Jarraian, 'Euskal Pilota' dokumentala eskainiko dute. Asteburuan beste zenbait jarduera burutuko dituzte: NABO ordezkarien bilera, euskal abestien emanaldiak Kantuketan-ekin, Mus Txapelketa, txistularien biltzarra, gazteentzako tailerrak, Klikei eskainiko zaien omenaldi eta ekitaldi berezia, haurrentzako jokoak, etab. NABOren Biltzarraren egitarau osoa hemen ikus daiteke.