Usted está aquí: Inicio Agenda Seattle-go Euskal Etxeak bere Udako Piknika egingo du Larrabee State parkean
Acciones de Documento

Seattle-go Euskal Etxeak bere Udako Piknika egingo du Larrabee State parkean

Qué
agenda
Cuándo
30/08/2008 31/08/2008
30/08/2008 a 31/08/2008
Dónde
Bellingham, AEB
Bellingham, AEB
Seattle-go Euskal Etxeak Udako Piknika antolatu du  Larrabee State parkean. Jaia goizeko 10:45tan hasiko da, mus txapelketarako izen-ematearekin. Ondoren 11:00etan jokoak eta jarduera desberdinak hasiko dira. Eguerdian barbakoa zerbitzatuko da. Menua: arkumena, txorizoa, gazta, ogia eta ardoa. barbakoaren prezio 10 dolarretakoa izango da. Eguna borobiltzeko Boiseko  Amuma Says No taldeak kontzertua eskainiko du. Sarreren prezioak honakoak dira:  20$ bazkideentzat, 25$ bazkide ez direnentzat,  40$ familiak eta doan 12 urte baino gutxiagokoentzat.

Informazio gehiago lortu nahi izanez gero, deitu  Amayari (321-662-8049) edo e-maila bidali  hona.