San Inazio ospakizunak, bertako abesbatza eta dantzarien emanaldia eta Euzko Etxeko areto berri baten estreinaldia
- Zer
- Noiz
-
2010/08/01 2010/08/022010/08/01 - 2010/08/02
- Non
- Villa Maria, Argentina
Villa Maria, Argentina
Abuztuaren 1ean ospatuko du San Inazio Cordoba probintzia argentinarreko Villa Mariako Euzko Etxeak, egoitzaren goialdean Bilera Areto berri bat estreinatuz.
Egitaraua
10:30etan: Meza, Trikitarioen elizan eta Denak Bat abesbatzaren kantuak
12:15etan: egoitzaren goialdean, bilera aretoaren eta beste leku batzuen estreinaldi ofiziala
13:00etan: bazkaria Etxeko dantza taldearen alde, Mar del Platako bidaiako gastuetan laguntzeko, eta adin guztietako dantzarien emanaldia
Menua: pintxoak, indaba gorriak eta mahaiburukoa. Helduek, 60 peso; gaztetxoek, 30.


