Hemen zaude: Hasiera Agenda Hiru artista gipuzkoarren -Marta Cárdenas, José Llanos eta Judas Arrieta- lanak ikusgai Bartzelonako Asiako Etxean
Dokumentu Akzioak

Hiru artista gipuzkoarren -Marta Cárdenas, José Llanos eta Judas Arrieta- lanak ikusgai Bartzelonako Asiako Etxean

Zer
erakusketak
Noiz
2005/09/27 2005/11/30
2005/09/27 - 2005/11/30
Non
Bartzelona, Katalunia
Bartzelona, Katalunia

Bartzelonako Asiako Etxeak '3xAsia' erakusketa aurkezten du, Marta Cárdenas (Donostia, 1944), José Llanos (Tolosa, 1948) eta Judas Arrieta (Hondarribia, 1971) gipuzkoarren lanak biltzen dituena. Ehun bat artelan izango dira ikusgai -- marrazkiak, margoak eta bideoak-- denak asiar kutsua dutelarik. Alvaro Machimbarrena da erakusketako antolatzailea. Erakusketa azaroaren 30raino izango da ikusgai. Ordutegia asteartetik larunbatera 10:00tatik-20:00tara; eta igandetan 10:00tatik-14:00tara. Asiako Etxea Diagonal 373 zenbakian dago, Bartzelonan.


bisita