Hemen zaude: Hasiera Agenda Harkaitz Cano, Karmele Jaio eta Miren Agur Meabe idazleak bi euskal libururen alemanezko bertsioak aurkezten Goethe Unibertsitatean
Dokumentu Akzioak

Harkaitz Cano, Karmele Jaio eta Miren Agur Meabe idazleak bi euskal libururen alemanezko bertsioak aurkezten Goethe Unibertsitatean

Zer
Noiz
2009/10/15 2009/10/16
2009/10/15 - 2009/10/16
Non
Frankfurt, Alemania
Frankfurt, Alemania

Gaur osteguna, urriaren 15a, arratsaldeko zazpietarako literatur aurkezpen bat iragarri du Euskal Ikaskuntzen Alemaniako Etxeak. Partaideak Harkaitz Cano, Karmele Jaio eta Miren Agur Meabe izango dira eta bi lehenengoek euren bi libururen alemanezko aurkezpenak egingo dituzte. Harkaitz Canoren kasuan, 'Pasaia Blues' izango da (euskaraz eta alemanez titulu berari eutsi dio), eta Karmele Jaiorenean, 'Mutters Hände' (jatorriz 'Amaren eskuak').

Non: Hizkuntz Alderatuen Institutuan (Institut für Vergleichende Sprachwissenschaft), Georg-Voigt-Str. 6 helbidean, Goethe Unibertsitatean, Goethe Unibertsitateko Euskara lektoradutza eta Alemaniako Euskal Ikaskuntzen Etxearen eskutik, Eusko Jaurlaritza laguntzaile.


bisita